Elisa Kaltzada

Euskaltzalea, ekintzailea

Elisa Kaltzada Ugalde (Busturia, Bizkaia, 1929 - Ib. 2022ko urriaren 13a) emakume ekintzailea, euskaltzalea eta Francoren diktadura amaitu osteko Busturiko lehen udal gobernuko zinegotzia.[1]

Elisa Kaltzada
Bizitza
JaiotzaBusturia, 1929
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza2022ko urriaren 13a (92/93 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakekintzailea eta Euskaltzaletasuna

Bizitza

Elisa Kaltzada San Bartolome auzoko Etxebarri-Atze baserrian jaio zen. Hiru neba-arrebatan nagusiena izan zen, Axpeko mojen eskolara joan zen txikitan. Errepublika garaian eta Gerra Zibilean umea izan zen arren, oso ondo ezagutzen zituen orduko historiak, aita herriko zinegotzia zela beste lau herritarrekin batera fusilatu baitzuten Larrinagako kartzelatik Derioko kanposantura eroan ostean. Sindikatu abertzaleko kidea izan zen aita eta EAJko zinegotzia.[2] Ondorioz, alargundutako amak behar asko egin behar izan zuen familia aurrera ateratzeko. Baserriko bizimoduak, plazarako osterak, jaiak, bainuak, ipuinak,denetarik.[3]Gainera, isuna ezarri zieten Elisaren amari eta alargun guztiei: 40.000 pezetakoa. Garia ere kendu egin ziren. Artoarekin taloa egin eta hura jaten zuten esnearekin, goiz, eguerdi, arratsalde eta gauez. Goserik ez zuen pasatu. Baserriko lan guztiak aurrera eraman zituen amak berak bakarrik.

Servini epailearen aurrera

2014an Servini epailearen aurrean deklaratu zuen Elisa Kaltzadak, frankistek aita hil ziotelako. 50 urtez itxaron behar izan zuten aita eta fusilatutako herrikideak ekitaldi publiko batean oroitzeko. [4]

Munduak jakin dezala zer-nola hil zituzten. Aitortu dezatela.

Torturak

Elisak berak ere torturak pairatu zituen, eta kartzelan egon zen.

Gernikara eraman ninduten, eta eskailerara lotuta utzi ninduten, eskuburdinez. Gau hartan eraman ninduten kuartelaren beheko aldera. Kamantza batzuk zeuden. Lotu zizkidaten eskumuturrak ohearen burdinetara, belauniko jarri, eta oin azpietan jotzen zidaten, gogor. Mugitzen saiatzen nintzen, baina hanka, izter eta denetan jotzen zidaten, gogor. Zelan! Gero, behegainean utzi ninduten. Gazte guztiak atxilotu zituzten. Gauero bila joaten ziren etxeetara, eta ez zuten aurkitzen inor. Neska gazteak, andre ezkonduak, pila bat egon ginen Basauriko kartzelan.

Diktadura amaitu osteko Busturiko lehen udal gobernuko zinegotzi izan zen. Eta heldua zela alfabetatu zen euskaraz.[4]

Erreferentziak

Kanpo estekak