Emmy Murphy

estatubatuar matematikaria

Emmy Murphy (1986ko irailaren 4a) estatubatuar matematikaria da, topologia sinplektikoan eta ukipen-geometrian aditua.[1]

Emmy Murphy

Bizitza
Jaiotza1986ko irailaren 4a (37 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaStanford Unibertsitatea 2012) Doktoretza
Nevadako Unibertsitatea Renon 2007) Zientziatan graduatua
Tesi zuzendariaYakov Eliashberg (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Kevin Sackel (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakakademikoa eta matematikaria
Enplegatzailea(k)Massachusetts Institute of Technology
Northwestern Unibertsitatea  (2016 -
Jasotako sariak

Bizitza

Murphy matematikan graduatu zen 2007an Nevadako Unibertsitatean, Renon. Ondoren, matematikako doktoretza egiteari ekin zion Stanford Unibertsitatean.[1] 2012an doktoratu zen Loose Legendrian Embeddings in High Dimensional Contact Manifolds (itzulpena: Lotu gabeko legendrear inkrustrazioak dimentsio altuko ukipen barietatetan) izenburuko doktore-tesia aurkeztuta, Yakov Eliashbergen zuzendaritzapean.[2]

2014 eta 2017 bitartean Massachusetts Institute of Technologyko irakasle laguntzailea izan zen. 2016tik Northwestern Unibertsitatean egiten du lan irakasle laguntzaile.[1]

2019an New Horizons in Mathematics Prize 2020 saria eman zioten geometria sinplektiko eta ukipen-geometria arloei egindako ekarpenengatik.[3][4]

Sariak

  • Matematiketako Emakumeen Aldeko Elkartearen Birman ikerketa saria topologian eta geometrian (2017)
  • New Horizons in Mathematics Prize 2020 (2019)

Erreferentziak