Enrique Aldana

Begoñako biolin-joltzaiea (1829-1856)

Enrique Aldana Olabarri (Begoñako Errepublika, Bilbo, 1829ko uztailaren 15a - Habana, Kuba, 1856ko uztailaren 17a) euskal biolin-jotzailea izan zen.[1] Arrakasta lortu zuen Bilbon eta Habanan, baina Aldana oso gazte zendu zen musikako promesa izan zen.[2]

Enrique Aldana
Bizitza
JaiotzaBegoñako errepublika1829ko uztailaren 15a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza1856ko uztailaren 17a (27 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakbiolin-jotzailea

1854an ezkondu zen Deustuko Fatima Olabarria Lozano piano-jotzailearekin. Hurrengo urtean Ameriketara joan ziren, eta Habanan finkatu ziren. Arrakasta lortu zuten baina hurrengo urtean hil egin zen sukar horiak jota.[1]

Biografia

Biolina

Jaio eta hilabetera hil zitzaion aita, Martin Aldana Urrutikoetxea. Ama Paskuala Olabarri Bengoetxea zen ama eta urtebete lehenago ezkonduak ziren, 1828an.[1]

Familia aberats batekoa zen; aita hil zenean, aititak zaindu zuen, Bilboko burgesia aberatseko merkataria- Aititak Enrique merkataritzan aritzeko hezi zuen; baina Enriquek biolina jotzen gero eta gehiago jardun zuen. 1846an Bilbon jendaurrean joz, I. Lombardiren hirugarren ekitaldiko biolin-soloa interpretatuz lortu zuen arrakasta zela-eta, azkenean familiak Parisera musika ikastera bidaltzea erabaki zuen, 1847an Delfín Alardekin biolina ikastera. Bere belaunaldiko beste euskaldun bat bihurtu zen, hiri honetan bere prestakuntza bilatzen duena, Arriaga, Juan María Gelbentzu (1819-1886), Erreparaz eta beste batzuekin batera. Handik gutxira, Bilbora itzuli zen familia kontuengatik, eta ikasketak eten zituen. Garai hartan hainbat kontzertu eman zituen.[1][2]

Ikasketak bikain amaitu zituen eta Enrique Aldana Madrileko Errege-Kapera maisu-plaza eskuratzen saiatu zen. Gortearen azpi-jokoaren ondorioz ezin izan zuen lortu eta denboraldi batez lehen Sociedad Filarmónica Elkarteak antolatzen zituen kontzertuetan jotzea eta txalotua izatearekin konformatu behar izan zuen. Elkarte hori 1852an sortu zen "La Pastelería" (euskaraz: «Gosotegia») taldeko kideen ekimenez. Talde artistiko eta sortzaile horretan, izan ere, Bilboko goi-mailoko gizarteko gazteak batzen ziren Café Suizo gozotegian, horien artean Aldana bera ere. Kontzertu horietan Aldanak biolin bikain bat erabiltzen zuen, Andreas Amati de Cremonak 1698an egina eta Juan Crisóstomo Arriagarena izan zena.[1]

Habana (Kuba)

Geroago, bere aitita (harekin bizi zen) etxeko zerbitzari gazte batekin ezkondu zenean eta laster Enrique bera Fátima Olabarria Lozano piano-jotzaile gaztearekin (Deustukoa) familiaren baimenik gabe ezkondu zenean, familia arteko harremanak hoztu egin ziren. 1854an ezkondu ondoren, gazte biak fortuna bila joan ziren Ameriketara eta 1855an Habanan finkatu ziren. Bertan, irlako goi-mailako gizarteak harrera ezin hobea eman zien eta bertako umeak musikaren munduan sartzeko eskatu zieten. Zoriontasunak, hala ere, ez zuen asko iraungo. 1856ko uztailaren 17an, 27 urte zituela, Enrigue Aldana hil egin baitzen, sukar horiak jota. Gainera, hilabete gutxi batzuk lehenago alabatxoa ere galdu zuen bikoteak.[1]

Gizon lasaia eta atsegina izan zen, dotorea eta fin.[1]

Erreferentziak

Kanpo estekak