Enrique Sendagorta

Enrique Sendagorta Aranburu (Plentzia, 1924ko uztailaren 17a - Madril, 2018ko urtarrilaren 5a) bizkaitar ingeniari eta enpresaburua izan zen.

Enrique Sendagorta

Bizitza
JaiotzaPlentzia1924ko uztailaren 17a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril2018ko urtarrilaren 5a (93 urte)
Hezkuntza
HeziketaEscuela Técnica Superior de Ingenieros Navales (Universidad Politécnica de Madrid) (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakontzi-ingeniaria eta enpresaburua
Enplegatzailea(k)SENER
Petronor
KidetzaOpus Dei

Hainbat kargu izan zituen ibilbide luze eta emankor batean, hala enpresen barruan nola bankuetan. Denen artean Petronorren jokatutako rola azpimarratu behar da. Petrolio konpainiako fundatzaileetako bat izan zen, eta haren zuzendaritzan aritu zen 1976. urtera arte. Petronor eraikitzeko konkurtsoa irabazi zuen Senerrek, 1956an Sendagortak sortutako ingeniaritza enpresak. Senerrek, besteak beste, arma adimentsuak diseinatzen eta ekoizten ditu, misilak adibidez. Hil arte Sener Fundazioko presidentea zen Sendagorta. Finantza esparruan ere aritu zen, gainera. Banco de Vizcayako kontseilari ordezkaria izan zen, eta BBVko kontseilari gero.[1]

Erreferentziak

Kanpo estekak