Epona

Epona Kristautasunaren aurreko jainkosa baten izena da. Harenganako gurtza oso zabaldua zen Europako mendebalean. Galian, Britanian eta Germanian jainkosa horren irudi ugari gorde da, zutik, eserita edo zaldi gainean.

Epona
Zelta mitologia
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
BaliokideakZibele eta Rhiannon
Domeinuazaldi-hazlea
Eponaren erliebe bat, erromatar garaiko Mazedoniakoa

Epona zaldi-behor, poni, asto eta mandoen babeslea zen. Ugalkortasunaren jainkosa zen bereziki, horixe adierazten baitute bere atributuek[1]: patera (kultuetan erabiltzen zen gopor edo platera), kornukopia, edota galburuak. Eta, zenbait eskulturetan, moxalak ondoan dituela agertzen da[2]. Bera eta haren zaldiak, herio bidaian arimak lagunduko zituztela pentsatzen da, erlijio zeltikoetan zaldia heriotzarekin lotzen baita. Horrela izatekotan, Mabinogionen aipatzen den Rhiannonekin paraleloak izango zituen[3]. Eponaren gurtza, "azkenean Erroman maitatutako jainko zelta bakarra"[4], zalditeriaren zaindari gisa[5], Erromatar Inperioan hedatuta zegoen K.a. I. eta III. mendeetan; hori ez da ohikoa jainko edo jainkosa zelta batentzat, horietako gehienak herri zehatzekin lotuta baitzeuden.

Euskal Herrian

Euskal Herrian, zaldizko irudi bat ageri da Markizko Santa Leokadia harpean. Zaldien jainkosatzat hartua izan dute batzuek. Besta batzuentzat, ordea, harpe horretako behe-erliebeak Goi Erdi Arokoak dira.[6] Albaitako herriko Granado ermitan dagoen zaldun baten grabatua Epona gisa uler zitekeela uste izan da[7], baina hori ere zalantzazkoa da. Zeltiar erlijioetan adituak direnen azken ikerketak esaten dute irudi horiek Erdi Arokoak direla eta beraz, Kristau kulturapean eginak[6].

Erreferentziak

Kanpo estekak