Eraztun-sistema

Eraztun-sistema argizagi baten inguruan orbitatzen duen disko edo eraztun itxurako gai solido multzoa da. Hauts edo satelitetxo izeneko puskez osatuta dago. Eraztun-sistema planeta baten inguruan orbitatzen duenean eraztun planetario edo planeta-eraztun deritzo.

Prometeo (ezkerrean) eta Pandora satelite naturalek Saturnoren F eraztunaren barruan eta kanpoan orbitatzen dute hurrenez hurren. Hala ere, uste da bakarrik Prometeok eraztun-artzain funtzioa betetzen duela.

Eguzki-sistemako eraztun sistemarik ezagunena Saturnoren eraztunak dira. Halere, Eguzki-sistemako gainerako planeta erraldoiek (Jupiterrek, Neptunok eta Uranok) ere badituzte eraztun-sistemak. Azken zantzuen arabera, eraztun-sistemak bestelako objektu astronomikotan egon litezke, hala nola planeta txikitan, ilargitan edota nano marroitan[1][2]

Erreferentziak

Kanpo estekak