Erlijioa Erresuma Batuan

1.400 urte baino gehiagoz, Erresuma Batuko erlijio nagusia kristautasuna izan da. 2011ko erroldaren arabera, kristautasuna gehiengoaren erlijioa da, hurrenez hurren, islam, hinduismo, sikhismo, judaismo eta budismoaren aurrean. Kristauen artean, anglikanoak nagusiak dira, katolikoak bigarrenak izanik. Gainera, britainiar askok bere burua ateo edo agnostiko izanda, Erresuma Batuko gizartea multikonfesionala dela edo sekularizatuta dagoela esan dezakegu.

Erlijioa Erresuma Batuan (2011ko errolda)[1]     Kristautasuna (59.5%)     Erlijiogabetasuna (25.7%)     Ez dute erantzun (7.2%)     Islam (4.4%)     Hinduismo (1.3%)     Judaismo (0.4%)     Beste erlijioak (1.5%)

1707 baino lehen egungo Erresuma Batua sortu zuten herrialdeak independenteak zirenez gero, herrialdeko erlijio talde nagusiek ez dute egitura bateraturik. Era berean, Ipar Irlanda 1921ean agertu zenez, bertoko erlijio-taldeak irlandar egitura bateratuapean daude.

Berez erlijio ofiziala izan ez arren, Ingalaterrako Eliza Ingalaterrako estatu-eliza da. Erresuma Batuko monarka Elizaren gobernadore nagusia da eta, beraz, tronua izateko protestante izan behar da.

Erreferentziak

Kanpo estekak


Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.