Erregenerazionismo

Erregenerazionismoa ala Onbideratzea XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran Espainian garatu zen intelektualen mugimendua izan zen, orduko Espainiaren gainbehera aztertu eta horri buelta emateko politikak proposatzen zituena. 98ko Belaunaldiaren giro berean sortu zen eta literatura mugimendu horrekin maiz parekatu da, baina 98ko Belaunaldikoek ikuspuntu literario eta subjektibo batetik jardun zuten bitartean, erregenerazionistak egoeraren azterketa historiko, politiko eta soziala egin zuten.

Joaquín Costa mugimendu honen buru nagusia izan zen.

Aurrekariak eta Joaquín Costa

Costa mugimendu honen pertsonalitate nagusia izan zen, modu batez haren liderra. Bere liburuek (Colectivismo agrario en España (1898) eta Oligarquía y caciquismo como la forma actual de gobierno en España (1901)) garaiko mundu intelektual espainiarra astindu zuen. Haren ikurritz nagusiak, bere pentsamenduaren laburpena eta erregenerazionisten artean topikoa, hau zion: «Escuela, despensa y doble llave al sepulcro del Cid» (euskaraz: Eskola, janaritegi eta Ciden hilobiari giltz bikoitza eman).

Dena dela, Costa aurretik beste egileek oinarriak jarri zituzten:

Erregenerazionismo barruan ideologia oso desberdinetako pertsonak aurkitzen ziren: liberalak, kontserbadoreak, errepublikaren aldekoak...[1]

Intelektual erregenerazionistak

Idazleak

José María Salaberría.

Politikariak

Pentsalariak

Pentsalariek erregenerazionismoaren oihartzuna ia 1936ko Espainiako Gerra Zibilaren hasiera arte eraman zuten:

  • Juan Pío Membrado Ejerique
  • Julio Senador Gómez
  • Constancio Bernaldo de Quirós
  • Antonio Rodríguez Martín
  • Luis Morote
  • Ramiro de Maeztu
  • Pere Corominas
  • Adolfo Posada
  • Basilio Paraíso Lasús
  • Francisco Rivas Moreno
  • José Ortega y Gasset

Militarrak

Erregenerazionismoren aldizkariak

Revista Contemporánearen azala.

Intelektual erregenerazionistek haien ideiak zabaltzeko aldizkari desberdinak erabili zituzten:

Beste aldizkari batzuk sarritan jaso zituzten erregenerazionisten ideiak eta proposamenak:

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak