Erresuma Batuko botereen itzulera

Erresuma Batuko botereen itzulera (ingelesez, devolution) besteak beste Eskoziarenak, Ipar Irlandarena edo Galesenak ziren eskumen eta instituzioen itzulera izan zen. Erresuma Batutik beste lurraldeetara pasatzea zen[1].

Eskumenen eta instituzioen itzulera Erresuma Batuan.

Eskoziako kasua

1979. urtean planteatu zen aurrenekoz, eta eskoziarren %51k bozkatu zuen parlamentu propioa izatearen alde. Londresek azken unean egindako trikimailu baten ondorioz (baiezko botoek errolda osoaren %40 gainditu behar zuela erabaki zuten) egitasmoa ez zen aurrera atera[1].

1997.ean berrartuko zen eztabaida, Westminsterren laboristek agintzen zutela, eta orduan, eskoziarren ia %75ak hala erabaki ostean, Eskoziako Parlamentua eratu zen. Filtrazio baten arabera, orduko Eskoziarako Estatu Idazkari George Robertsonek hala esan zuen orduan: “deszentralismoak erabat akabatuko ditu nazionalismoak”[1].

Hala ere, gauzak ez ziren horrela izan. 2014ko Eskoziako independentzia erreferenduma‎n, erreferendumaren kanpaina azkenekotan zegoenean, eta baiezkoaren aldeko joera hazi zenean, devolutionaz mintzatzera itzuli ziren unionistak, Eskoziarako eskumen gehiago aginduz, ezezkoak irabaztekotan[1].

Erreferentziak

Kanpo estekak