Erupzio minoikoa

Erupzio minoikoa edo Therako erupzioa Santorinin gertaturiko sumendi-erupzioa izan zen, 6 edo 7ko sumendi-leherketa indize eta 60 km³-ko dentsitate litiko baliokidea zituena.[1] K.a. 2. milurtekoaren erdialdean gertatutakoa,[2] historiako inoizko erupziorik handienetariko bat izan zen.[3] Thera uhartea (egungo Santorini) guztiz- tartean Akrotiri hiri minoikoa- suntsitu ez ezik, lurrikarek eta tsunamiek inguruko uharteak eta Kreta ere kaltetu zituzten.

Erupzio minoikoa
Santoriniko galdara espaziotik ikusita
SumendiaSantoriniko galdara
DataK. a. 1639 eta 1616 artean
Erupzio-motaUltrapliniarra
KokapenaSantorini
36°21′5″N 25°24′13″E / 36.35139°N 25.40361°E / 36.35139; 25.40361
VEI6/7
OndorioakAkrotiri eta bere hiri minoikoak suntsitu zituen

Egun ez dugu garai hartako lehen mailako iturririk baina litekeena da zenbait greziar mitoen (batez ere Atlantidarena) inspirazioa izatea.[4] Egipton asaldura sortu zuen, eta txinatar kroniketan ere aipatu zuten. Erupzioaren data zehatza zalantzazkoa da, nahiz eta aditu gehienen ustez udan gertatu.[5]

Erreferentziak

Kanpo estekak


Artikulu hau geologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.