Esperanza Pedreño

aktore espainiarra

Esperanza Pedreño (izen osoa, María Esperanza Pedreño Solares, Albacete, 1974ko abenduaren 20a) espainiar aktorea da, telebistan eta zineman aritutakoa. Camera Café telesaioan Maricarmen Cañizaresen papera egiteagatik da ezaguna.

Esperanza Pedreño
Bizitza
JaiotzaAlbacete1974ko abenduaren 20a (49 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea

IMDB: nm1987150 Facebook: Esperanza-Pedreño-45338638498/community/ Edit the value on Wikidata

Biografia

Albaceteko institutuan hasi zen antzezlanak egiten eta Ekonomia eta Soziologia ikasketak egin zituen arren Almagroko Teatro Clasico Eskolan aritu eta Espainiako Arte Dramatikoaren Errege Goi-Eskolan (RESAD) lizentziatu zen. Performing Arts bekari esker Londresko Middlesex Unibertsitatean ikasi zuen.

Hasiera batean antzerkian aritu zen eta 2003 eta 2005 artean telebista ezagutu zuen, Más te vale XXL programan egin baitzuen lan. 2005ean Plan C programan sketchak egin zituen beste hainbat aktorerekin batera.

2005ean Camera Café telesailean Maricarmen Cañizares idazkari bereziaren papera egiteko aukeratua izan zen eta pertsonai honek sona handia eman zion[1]. Aurreneko denboraldi horretan telebistako bigarren mailako emakumezko aktore onenaren saria jaso zuen[2]. 2009 arte iraun zuen programak eta 2009an bertan aktore eta pertsonai berdinekin ¡Fibrilando! telesailean jarraitu zuen[3], baina ez zuen arrakasta handirik izan eta denboraldi bakarra egin zuen. 2009 eta 2011 artean Doctor Mateo telesailean aritu zen, medikuaren idazkariaren rolean[4].

Zineman ere aritu da, hasieran paper txikiekin eta ondoren laburmetrai batzuk ere egin zituen. Cruces laburmetraiarekin Albaceteko ABYCINE jaialdian irabazlea izan zen 2006an[5]. 2008an Una palabra tuya filmeko protagonista izan zen Malena Alteriorekin batera. Goya Sarietan emakumezko aktore errebelaziorako izendatua izan zen[6]. 2009an 18 comidas pelikulako aktorea izan zen. Bertan sei maitasun istorio kontatzen dira eta Esperanzak Luis Tosarrekin batera osatzen du istorioa[7].

Azken urteetan antzerkira itzuli da. Zortzi aktoreren artean La madre que me parió antzezlana egin zuten[8] eta bakarka Mi relación con la comida[9] eta Coneja egin ditu[10].

Filmografia

Filmeak

UrteaFilmaPertsonaiaOharrak
2004Di que síZaintzailea
2006Amor en defensa propiaETT administraria
2006CrucesProtagonistalaburmetraia
2006RémorasProtagonistalaburmetraia
2008Una palabra tuyaMilagrosprotagonista
200918 comidasSolprotagonista
2010La gente sencillalaburmetraia
2015Ocho apellidos catalanesLoteria saltzailea

Telebista

UrteaFilmaPertsonaiaOharrak
2003-2005Más te vale XXLTelebista programa
2005Plan CsketchakTelebista programa
2005-2009Camera CaféMaricarmen CañizaresOhiko aktorea
2007DutifríEsperanza PedreñoTelebista programa, saio bat
2009¡Fibrilando!Maricarmen CañizaresOhiko aktorea
2009-2011Doctor MateoMargaOhiko aktorea

Antzerkia

UrteaFilmaPertsonaia
2017La madre que me parió
2018Mi relación con la comidaprotagonista
2019Conejaprotagonista

Erreferentziak

Kanpo estekak