Estatu libre elkartu

Estatu libre elkartua edo mankomunitatea (Commonwealth, ingelesez) AEBetako Puerto Rico eta Ipar Mariana uharteetako gobernu mota da. Bere independentzia lortu aurretik, Filipinetako Mankomunitateak Ameriketako Estatu Batuetako Estatu libre elkartu bat ere osatu zuen.

Puerto Ricoko Alderdi Demokratiko Popularrak 1952az geroztik Puerto Ricoren eta AEBen arteko itun bat egon zela dio Puerto Ricori gobernu autonomoa eman eta Nazio Batuen kolonien zerrendatik kendu zuena. Adierazpen hori 2015ean argitu zuen Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak, Puerto Rico Estatu Batuetako Kongresuaren aginte eta ahalmen boteredunen menpeko Estatu Batuetako lurraldea dela errepikatuz, Espainiak 1898ko Parisko Itunaren akordioen barruan eman ondoren. 2023ko apirilean, Puerto Ricoren Estatus Legea, Estatu Batuekin duen lurralde-egoera eta harremana ebatzi nahi dituena maila federalean plebiszitu lotesle baten bidez, berriro aurkeztu zuten Demokratek Ganberan.[1].

Erreferentziak

Kanpo estekak