Esther Teijeiro

Galiziar mahastizaina

Esther Teijeiro Lemos (Nogueira de Miño, Chantada, Lugo, 1936) galiziar mahastizaina da. 1987an Ribeira Sacra JDn izena eman zuen lehen pertsona izan zen. Galizian ardo ekologikoa egiten ere lehenengoa, 2000. urtean.

Esther Teijeiro
Bizitza
JaiotzaNogueira de Miño, Chantada (en) Itzuli, 1936 (87/88 urte)
Herrialdea Galizia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmahastizaina

Biografia

Esther Teijeiro Lemos, Nogueira de Miñon jaio eta hazi zen, Lugoko probintziako Chantada udalerriko parrokian. Gurasoek eta aitona-amonek mahastiak lantzen zituzten, eta bera beti egon zen haiekin lotuta. Umezurtz geratu zen 15 urte zituela.[1]

1987an Chantada udalerrian kokatutako familia upategia, Diego de Lemos izenekoa, (bere aitonaren omenez), Ribeira Sacra JDn izena eman zuen lehena izan zen.[2]Ekologista senak eraginda eta bere gurasoek lurrean herbizidarik eta intsektizidarik ez zutela erabiltzen gogoratuz, 2000. urtean, 64 urterekin, Galiziako ardo ekologikoaren lehen upategia sortu zuen Teijeirok. Nekazaritza ekologikoa ez zegoen orduan bere hiztegian. Berak "osasuntsu" ekoiztea deitzen zion. Teijeirok uste osoa zuen egiten zuen horretan, baina oso gogorra izan zen, inork ez zuelako berarengan sinesten, eta isekak, burokrazia, zailtasun teknikoak eta matxismoa gainditu behar izan zituen.[3]

Teijeiro izan zen bere ardoa botilaratzen lehena, gainerakoek soltean saltzen zutenean. Upategiak 10.000 eta 13.000 ardo beltz botila inguru ekoizten ditu, eta godello eta treixadura zuriak kimikarik eta makineriarik gabeko mahastietan. Galiziako nekazaritza ekologikoaren zigilua lortu zuen lehen enpresaburua izan zen, bere ardo eta gerezietarako.[4][5][6]

2017ko otsailean, Jesús Calleja abenturazalearen Volando voy saioak Ribeira Sacra izan zuen ardatz, mahastietako lana ezagutzeko, eta Teijeiroren mahastien erdian begiratoki bat azaldu zen.[7]

Sariak eta aitortzak

  • 2001 Mendiko ardoen X. Nazioarteko lehiaketako saria, Ribeira Sacra JD ardoagatik.
  • 2003 Galiziako Xuntaren zilarrezko domina ardo beltzari.
  • 2003 Galiziako Xuntaren brontzezko domina ardo zuriari.
  • 2003 Galizian emititu zen ardo ekologikoaren lehen zigilua jaso zuen.
  • 2005 Galiziako Xuntaren saria Landa Muller Ekintzaileari.
  • 2006 Galiziako JD duten ardoei buruzko Palabras da Terra liburuan sartu zen.
  • 2018 Galego do Viño Institutuaren "Viñolvidable" Ohorezko Magnum Saria 2018, Galiziako ardoaren sektorean emakumeak duen rolaren alde egindako lanagatik.[8]
  • 2019 Lugoko Mulleres Enpresaburuen Elkartearen Son Muller sariak jaso zuen, bere enpresa ibilbide luzeagatik (Aelu)[9]

Erreferentziak

Kanpo estekak