Ethel Houston

Albaceten jaiotako abokatu eskoziarra, kriptografia enigma kodeen deszifratzailea

 

Ethel Houston
Bizitza
JaiotzaAlbacete1924ko apirilaren 19a
HeriotzaEdinburgo2017ko azaroaren 30a (93 urte)
Hezkuntza
HeziketaJames Gillespie's High School (en) Itzuli
Edinburgheko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakcryptanalyst (en) Itzuli, solicitor (en) Itzuli, abokatua eta kriptografoa
Enplegatzailea(k)Government Communications Headquarters

Ethel May Houston (Albacete, Gaztela-Mantxa, 1924ko apirilaren 19aEdinburgo, Eskozia. 2017ko azaroaren 30a) Albaceten jaiotako abokatu eskoziarra izan zen, kriptografia enigma kodeen deszifratzailea eta aitzindaria, Eskoziako abokatu-bulego bateko bazkide nagusia bihurtu zen lehen emakumea izan zen eta.[1][2][3][4][5]

Britainiar Inperioko Ordenarekin kondekoratuta, 1975etik 1981era bitartean Zuzenbide Gizartearen Kontseiluan jardun zuen lanean, eta kargu horretan lehen emakumeetako bat izan zen. Eskoziako Lege Zerbitzuen Errege Batzordean eta Arraza Berdintasunerako Batzordean ere jardun zuen.[2]

Biografia

Ethel May Houston Albaceten jaio zen 1924ko apirilaren 19an, kristau-gurasoek herrialde horretan misiolari lan egiten zuten eta. Bere amak ere izen bera zuen, Ethel. 16 urterekin Edinburgoko Unibertsitatera joan zen.[2]

Lan ibilbidea

Bletchley Parkeko lehen errekrutetako bat izan zen, eta Hut 6an lan egin zuen Bigarren Mundu Gerraren azken urtean. Gordon Welchman-en agindupean, Alan Turing-en Bombe izeneko makina hobetzeko lan egin zuen eta menuak sortzeko erabilitako mezu-zerrendak osatu zituen.[2]

1949an Balfour and Manson abokatu eskoziarren etxearen bazkide egin zen. Enpresaren lau bazkideetako bat izan zen, eta Eskoziako enpresa bateko bazkide nagusi izan zen lehen emakumea.[6]

Heriotza

Eskoziako hiriburuan hil zen, Edinburgon, 2017ko azaroaren 30ean, 93 urte zituela. Haren esanean, "pentsalari inkonformista, borrokalaria eta erabat independentea" zen.[6]

Sariak eta aintzatespenak

  • Britainiar Inperioko Ordenarekin kondekoratuta.
  • 1981ean OBE bat eman zioten.
  • 2009an Zuzenbide Elkarteko ohorezko kide izan zen.[7]

Erreferentziak

Kanpo estekak