Eugeni Alzibar

Eugeni Alzibar Etxeberria[oh 1] (Mosku, Errusia, 1997ko otsailaren 7a) youtuberra, elkarrizketatzailea eta poeta da. Moskun jaioa, hogeita bi hilabete beteta zituela adoptatu zuen familia euskaldun batek, Eugeniren bi anai-arrebekin batera. Tolosan (Gipuzkoa) hazi zen. Aurkezle gisa aritzen da bere YouTubeko kanalean (Eugeniren Txokoa[1]) eta Hamaika Telebistan.[2] Garun-paralisia du, eta horren ondorioz % 95eko desgaitasuna aitortu diote.[3]

Eugeni Alzibar

Eugeni Alzibar, 2022. urtean.
Bizitza
JaiotzaMosku1997ko otsailaren 7a (27 urte)
Herrialdea Gipuzkoa
Jarduerak
Jarduerakyoutuberra, elkarrizketatzailea eta poeta
eugenialzibar.com

Bizitza

Eugeni Alzibar, 2022. urtean.

Eugeni gurpil aulkian dabil, garun-paralisi batek mugatuta. Haurtzaroan ASPACEn egin zituen ikasketak.

Bideozaletasuna txikitatik datorkio, ETB1eko Betizu saiotik.[2]

Kirol Egokituaren Gipuzkoako Federazioan aritu zen, eta bi kirol egin zituen: eslaloma eta boccia, hau da, petanka moduko joko bat, garun paralisia dutenentzat egokitua.[2]

2022ko irailaz geroztik, Gizarte Antropologiako ikasketak egiten ari da Euskal Herriko Unibertsitatearen Donostiako campusean.[3]

Lanak

Alzibarrek orain arte egin duen proiekturik nabariena Eugeniren Txokoa da; YouTubeko kanal horretan, kultura eta kirol arloko jendea elkarrizketatzen du Eugeni Alzibarrek.[4][5] Gainera, kanal horretan bertan, abestien bertsioak abesten ditu, bideoklipak eginda.[6]

Era berean, berak egindako elkarrizketa horiek eugenialzibar.com webgunean argitaratu ditu Eugenik, bere poema ugarirekin batera.[3]

Antzerkian ere ibilia da: Alex Tellok idatzi eta zuzendutako Jendartean bidaide antzezlanean aktore izan zen, 2015ean.[7]

Eugeni Alzibar, 2022. urtean.

Bestelakoak


Oharrak

Erreferentziak

Kanpo estekak