Eugenio Ibarzabal

euskal ekonomilaria, kazetaria eta idazlea

Eugenio Ibarzabal Aramberri (Donostia, 1951ko martxoaren 6a) euskal ekonomista, kazetaria eta idazlea da.

Eugenio Ibarzabal

Bizitza
JaiotzaDonostia1951ko martxoaren 6a (73 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria, kazetaria eta idazlea

Twitter: IbarzalbalLine Edit the value on Wikidata

Biografia

Ekonomia ikasketak egin zituen Bilbon, eta handik gutxira irratian eta prentsan lan egiten hasi zen, Deia eta Muga aldizkariei lotuta, gehienbat. Geroago politikan murgildu zen, lehenik Gipuzkoako Diputatu Nagusiaren aholkulari tekniko bezala (1983) eta ondoren Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzako idazkari nagusi bezala (1985). 1987an politika utzi eta telebistan hasi zen. El otro punto de Vista zuzendu zuen ETB2n eta Punto y Aparte saioko editore izan zen TVE1en. Saio horrek Ondas Saria jaso zuen 1989an. Urte berean Iceberg Prospectiva elkartea sortu zuen, iritzi publikoaren eta merkatuaren azterketara zuzendutako kabinetea. Kalitatearen Amerikar Elkarteko kide da. ISO kalitate-kontrolaren ziurtagiria jaso du, lehen aldiz pertsona bati eman zaiona.

1994tik Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen dituen Udako Ikastaroetan kalitateari buruzko mintegia zuzentzen du. Gipuzkoa XXI foroaren koordinatzaile ere izan da.

Lanak

  • Diálogos en torno a las elecciones. (Ed. Erein, 1977).
  • Manuel de Irujo. (Ed. Erein, 1977). Segunda Edición.[1]
  • Koldo Mitxelena. (Ed. Erein, 1977) Segunda Edición.[2]
  • 50 años de nacionalismo vasco. (Ed. Vascas, 1978).
  • La Trampa. (Ed. Alpha 7, 1989). Actualización, 2013.[3]
  • Así piensan los vascos. (Eitb, 1989).
  • José María Setien. (Ed. Erein, 1994).
  • La Pasión de Mejorar. (Díaz de Santos,1995) 4ª edición, 2012.[4]
  • Piensa Bien y Acertarás. (Díaz de Santos, 1997) 2ª edición.[5]
  • Vivir. Un Proceso de Innovación personal. (Ed. Urkide, 2010).
  • Volver a Empezar. (Line-Books, 2014).
  • 50 semanas y media en Brighton. (Line Books, 2015).
  • Días de ilusión y vértigo (1977-1987) (Ed. Erein, 2016).[6]
  • El acompañante de señoras. (Line Books, 2018).
  • Juan Ajuriagerra. El Hermano mayor (Ed. Erein, 2019).[7]
  • Xabier Lete, de un tiempo, de un país (Ed. Erein, 2020).[8]
  • Los Sota - Esplendor y venganza (Ed. Erein, 2021).
  • El marido de la inglesa que vivía en la casa del danés (Ediciones Gestión 2000, 2022).[9]

Erreferentziak

Kanpo estekak