Eusko Ikastola Batza

Eusko Ikastola Batza 1932an jeltzaleen ekimenez sortutako ikastola federazioa da.[1] Hona hemen zer helburu zuten, Eusko Ikastola Batzaren testu batetik hartua:

«Hezkuntza euskalduna izan dadin, ez da aski hizkuntza, geografia... euskaraz erakustea. Aitzitik, ikastetxeko jarduera guztiek eta bakoitzak bitarteko izan behar dute, irakaskuntza oso-osorik euskalduna lortzeko.»
Eusko Ikastola Batza[2]

Gainera, kristau balioak eman nahi zizkien ikasleei.[3]

Gaur egun ere, bada izen bereko federazio bat, sare pribatuko ikastola hauek biltzen dituena: Karmengo ikastola, Bera Kruz ikastola, Txomin Agirre ikastola, Begoñazpi ikastola, Lauaxeta ikastola, Artxandape ikastola, Lauro ikastola, Mariaren Bihotza ikastola, Olabide ikastola, Ekintza ikastola, Mariaren Lagundia ikastola eta San Fidel ikastola.[4]

Erreferentziak

Kanpo estekak