Eusko Sozialistak

Eusko Sozialistak 1975ean sortutako alderdi politiko independentista eta sozialista marxista izan zen. Bere jarduera-eremua Hego Euskal Herria izan zen. 1977an, Herri Alderdi Sozialista Iraultzailea (HASI) sortzeko desegin zen; hau, era berean, 1978an Herri Batasunaren sorreran parte hartu zuen. Buruzagi nagusiak Javier Alonso eta Mikel Salaberri izan zituen.

Eusko Sozialistak
Sorrera1975
Desegitea1977
Ideologia politikoaAbertzaletasuna
Ezker abertzalea
Sozialismoa

Eusko Sozialisten alderdikide ohi gehienek HASI utzi zuten hilabete gutxi barru, honek ETA militarrarekin lotura estua zuela argudiatuz. Horietatik batzuk, tartean Francisco José Llera edo Javier Alonso, Euskadiko Ezkerrara pasa ziren.[1]

Erreferentziak

Kanpo estekak