Euzkotar Erkal Abertzale Alderdia

Euzkotar Erkal Abertzale Alderdia[1][2] (gaztelaniaz: Partido Republicano Nacionalista Vasco) Hego Euskal Herriko alderdi politikoa izan zen, 1911n sortua. Lehentxeago —1909. urtean— sortutako Euzkotar Abertzale Alderdi Liberalak hasia zuen bideari jarraitu zion.[3]

Euzkotar Erkal Abertzale Alderdia
Datuak
Izen laburraEEAA eta PRNV
Motaalderdi politikoa
HerrialdeaEspainia
Ideologiaerrepublikanismoa, Eusko abertzaletasuna, Laizismoa eta liberalismoa
Agintea
Egoitza nagusi
Prentsa-organoaAzkatasuna
Historia
Sorrera1911ko urtarrilaren 1a
Sortzailea
Desagerpena1913

Jeltzaleen «Jaun-goikua eta Lagi-zaŕa» goiburuari kontra eginez, «Aberria eta Askatasuna» hartu zuten goiburutzat.

Pedro Sarasketak, Segundo Ispizuak eta Francisco Ulaziak[3] 1911n sortu zuten Euzkotar Erkal Abertzale Alderdia, Eusko Alderdi Jeltzaletik aldentzen zen aukera aurrerakoitzat. Eredutzat hartu zuen Kataluniako Unió Federal Nacionalista Republicana.

Azkatasuna aldizkaria argitaratu zuten, eta Bilboko Euzkotar Erkal Abertzale Batzokia (gaztelaniaz: Círculo Republicano Nacionalista Vasco) zuten egoitza.[4] Antza denez, egoitza hori inauguratzeko ekitaldian, jeltzaleek liskarra sortu zuten, han jarrita zegoen Sabino Arana Goiriren erretratua kendu nahian. Alderdiak ez zuen luzaro iraun.[5]

Eusko Abertzale Ekintzaren aurrekari garbia da.[3]

Euzkotar Erkal Abertzale Alderdia antolatu zuen batzordea (1911ko urtarrila). Argazkiko gizonak, ziur aski, honako hauek izango ziren: Prantzesko Ulazia Beitia, Segundo Ispizua, Pedro Sarasketa, Victor Gabirondo, Francisco Zubitarte, Miguel López Elorriaga, Romualdo Salcedo, eta beste bat.

Erreferentziak

Kanpo-estekak