Eva Guerrero

Dantzaria, koreografoa

Eva Guerrero Rico (Bilbo, Bizkaia, 1982ko, irailaren 25a) dantzaria eta koreografoa da.

Eva Guerrero
Bizitza
JaiotzaBilbo1982ko irailaren 25a (41 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakdantzaria eta koreografoa

Twitter: evaguerrerorico Edit the value on Wikidata

Biografia

Eva Guerrerok hainbat ikasketa egin ditu: BA Contemporary Performances Practices- Leeds Beckett University; Artes Escénicas- BAI Bizkaiko Antzerki Ikastegia; eta Osteopatia- ESMO Sanasport.[1]

2005ean hasi zen lan eszenikoak sortzen, baina artistikoki heldu ahala, beste esparru batzuk jorratzen hasi zen: bideo-dantza, performancea, instalazioa eta narrazioa, "Destrucción mutua asegurada" liburua argitaratuz 2015ean.

Gorputza du, beti, bere lanaren oinarriaren abiapuntu. Material oso fisikoekin egiten du lan, hau da, erresistentzia, manipulazioa, arriskua, naturaltasuna, ez-aktuazioa, keinua, egunerokotasuneko ekintzak, gorputz itsusiak... testua erabiltzen du bai eszenan eta baita koreografiak sortzeko tresna gisa, inprobisazioaz gain.[2]

Dantza klaseak ematen ditu eta hainbat kolektibo artistikotako sustatzailea izan da (Plataforma Tirante, Los Man Ones, DOOS Colectivo), beti ere bere jarduera artistikoa kudeaketa eta produkzio lanekin uztartuz. Auto-kudeatutako "Lutxana" espazioan parte hartu du 8 urtez eta beste 5 "Noviembre Kulturala" jaialdia antolatzen eman ditu.[2]

Bere lanak ikusgai egon dira bai nazio mailan zein maila internazionalean (Euskal Herria, Katalunia, Cuenca, Londres, Brasil, Egipto, Philadelphia...). Gaur egun “Punto de Fuga Espazioa” kudeatzen du, eta Jemima Cano-rekin batera 2013an sortutako “DOOS Colectivo-an parte hartzen du.[2] DOOS-en helburua kultura, sormena eta formazioarekin loturiko jarduerak bultzatzea da, eta horretarako dantza, bideo eta antzezlanak ekoizten ditu. Ikastaroak ere antolatzen dira (autogestioa, dantza garaikidea, gorputz-kontzientzia) baita sortzaile berrientzako aholkularitza lanak ere.[3]

Sorkuntzak

Dantza garaikidea:

  • “Gorpuztu”. 2019[4]
  • “El fin de las cosas”. 2017 Karrikan 2017 saria.[5]
  • “Anotación nº 7”. 2016[6]
  • “Despues de todo”. 2014[7]
  • “Destrucción mutua asegurada”. 2012[8]
  • “Somos intensos por naturaleza”. 2011[9]
  • “Re-vestimentos”. 2008[10]
  • “La teoria del ser hojalata”. 2007[11]
  • “Me gusta tu vestido”. 2005
  • “1+1=1”. 2005[12]

Bideo dantza:

  • “Tu sombra bajo mis pies”. 2013
  • “Des-constru-yendo”. 2008

Antzerkia:

  • “Mírame cuando te hablo”. 2013

Argitalpena:

  • “Destrucción mutua asegurada” liburua

Site specific:

“Elementuak”. 2012

Erreferentziak

Kanpo estekak