Extremoduro

Extremoduro 1987an Plasentzian (Extremadura, Espainia) sortutako rock musika taldea da. Roberto Iniesta, «Robe», izan zen taldearen sortzaile eta liderra eta taldearen historian zehar iraun duen partaide bakarra. 1993 urtean Platero y Tú taldeko Iñaki Anton gitarra-jotzailearekin hasi zen taldearekin kolaborazioak egiten eta pixkana pisua hartzen joan zen taldearen azken urteetan partaide nabarmenetako bat izateraino Roberrekin batera. Extremoduro rock Espainarren erreferentea izatera iritsi da eta honen ildoari jarraituz ekin diote beste talde batzuk, Marea edo Poncho K besteak beste.

Extremoduro
Datuak
JatorriaPlasencia (Espainia)
Musika motaRock
Urteak1987 - 2019
Produkzioa
Diskoetxea(k)Avispa
Área Creativa
DRO East-West
Taldekideak
Roberto Iniesta
Iñaki Anton
Miguel
Cantera
Informazio gehigarria
www.extremoduro.com
Facebook: material.defectuoso Twitter: Oficina_Extremo Youtube: UCvsV6MkNhe7nW-3XW-dMzOA Spotify: 3bgsNtcf5d5h9jbQbohfBK Last fm: Extremoduro Musicbrainz: f59163ba-1a7a-4349-b0fd-fb9582ebe333 Songkick: 217469 Discogs: 970529 Allmusic: mn0000545097 Edit the value on Wikidata

Taldeak arrakasta lortu du hedadura handiko komunikabideetan agertu ez arren. Diskorik ospetsuena 1996ko Agíla dute. So payaso kantari esker, musika-bideorik onenaren saria jaso zuten Espainiako Musikaren Sarietan. Extremoduroren letrek eskuratu dute entzute handiena. Extremoduro taldearen abestietan, etsipena, drogen erabilpena, sistemari aurre egitea, sexua eta amodioa dira hizpide nagusiak. Hori dela eta, zenbait kontzertu zentsuratuak izan dira.

Taldekideak

Egungoak

Lehenagokoak

  • Gitarra:
    • Salo (1989 - 1993).
    • Eugenio (1993 - 1995).
    • Iñaki "Milindris" Setién (1995 - 1997).
  • Baxua:
    • "Kaito" (1987 - 1988).
    • Salo (1988 - 1989).
    • Carlos "el Sucio" (1989 - 1993).
    • Ramón "Mon" Sogas (1993 - 1997).
  • Bateria:
    • "Walter" (1987 - 1988).
    • Luis "von Fanta" (1988 - 1993).
    • Jorge "el Moja" (1993 - 1995).
    • Alberto "Capi" Gil (1995 - 1997).

Denbora lerroa

Diskografia

Disko ofizialak

Extremoduro ha editado diez álbumes de estudio (los dos primeros remasterizados posteriormente), un CD en directo, un DVD en directo y un doble CD recopilatorio.

  • Rock transgresivo (1989an Tú en tu casa, nosotros en la hoguera izenarekin argitaratua;, 1994an bermasterizatua eta bergrabatua izen honekin argitaratua izateko)
  • Somos unos animales (1991n kaleratua eta 1995ean bermasterizatua)
  • Deltoya (1992)
  • ¿Dónde están mis amigos? (1993)
  • Pedrá (1995)
  • Agíla (1996)
  • Iros todos a tomar por culo (1997, zuzeneko albuma)
  • Canciones Prohibidas (1998)
  • Yo, Minoría Absoluta (2002)
  • Grandes éxitos y fracasos (Bermasterizatutako eta bergrabatutako arrakasta album doblea. Bi episodiotan kaleratua, 2004ko maiatzean eta azaroan kaleratuak. Beranduago Box-set bat kaleratu zuten, bi bolumenekin, Gira 2002 zuzeneko DVDarekin eta Canciones sin voz izeneko CDarekin, arrakasten albumeko 20 bertsio instrumentalekin)
  • La Ley Innata (2008)
  • Material Defectuoso (2011)

Extrechinato y Tú

  • Poesía básica (2001)

Beste disko batzuk

Extremodurok ofizial moduan aitortzen ez dituen albumak ("una muestra del lado oscuro de la industria discográfica"[1]):

  • Maquetas 90 (1990)
  • Robe, mi pequeña historia (1994) (2 CD)
  • Desidia (1996)
  • La Hoguera (1997)
  • Rarezas y Kolaboraciones (2004) (2 CD)

DVD

  • Gira 2002 (2004, zuzeneko albuma)

Erreferentziak

Kanpo estekak