Fabrizia Pons

italiar automobil-pilotua, rally-pilotua eta kopilotu ohia

 

Fabrizia Pons

Bizitza
JaiotzaTurin1955eko ekainaren 26a (68 urte)
Herrialdea Italia
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
JarduerakKopilotua, automobil-pilotua eta rally driver (en) Itzuli

Fabrizia Pons (Turin, Italia, 1955eko ekainaren 26a) italiar automobil-pilotua, rally-pilotua eta kopilotu ohia da, eta Munduko Rally Txapelketan parte hartu zuen 1978tik 1998ra bitartean.[1] Proba bateko pilotu gisa eta 64ko kopilotu gisa lehiatu zen Munduko Txapelketan -Claude Lefebvrearekin batera, pilotua nahiz kopilotua izan den pertsona bakarra da.[2][3]

Rallyetako ibilbidea

Fabrizia Pons eta Michele Mouton, Sanremo rallya 1981

Pilotu gisa, 1978ko San Remoko Rallyan parte hartu zuen, Grabriella Zappia kopilotuarekin batera, 1. taldeko Kadett GT/E opel batean, bederatzigarren postua lortu zuen. Hurrengo urtean, Britainia Handiko Rallyan, Fiat 131 Abarth batean, Luigi Battistoli italiarrarekin, hasi zuen kopilotu-karrera. 1981ean taldea osatu zuen Michele Mouton frantziarrarekin. 1986ra arte aritu zen harekin, eta lau garaipen eta azpitxapelketa lortu zituen 1982an. Ondoren, Ari Vatanekin ere ibili zen 1994an, eta Piero Liattirekin 1996-1998 bitartean, zeinekin bosgarren eta azken garaipena lortu zuen.[4]

Dakar Rallyan ere parte hartu zuen, bost aldiz, Jutta Kleinschmidt (2005ean hirugarren izan zen) eta Ari Vatan pilotuekin.[5]

Dakarreko azken esperientziaren ostean, 2007an Ari Vatanenekin batera, erretiruatu egin ziren. 2008an Ponsek Mouton aurkitu zuen berriro. Berarekin batera, 1981eko Sanremoko Rallyan, 1981eko Sanremoko Rallyan, lehen aldiz emakumezkoen tripulazio batekin rally bat irabazi izanaren errekorra du.[6] Biak Zeelanda Berrira lehiatzera itzuli ziren Dunlop Classic Otago Rallyan, Ford Escort RS batean, 1986ko Korsikako Tour tragikoaren, non Henri Toivonen eta Sergio Crestoren hil ziren. Zoritxar horren ostean hogeita bi urtera.[7]

Palmaresa

Michele Mouton-Fabrizia Pons bikotearen Audi_Quattro Sport,Chatsworth House-1984 RAC Rally_UK
Dakar-Taris Rallyko Vw touareg, Jutta Kleinschmidt eta Fabrizia Pons, 2005

Garaipenak Munduko Rally Txapelketan

Kop.1.UrteaRallyaPilotuaAutomobila
1.1981Sanremo 23. RallyaMichèle MoutonAudi Quattro
2.1982Portugalgo 16. RallyaMichèle MoutonAudi Quattro
3.1982Akropoliko 29. RallyaMichèle MoutonAudi Quattro
4.1982Brasilgo 4. RallyaMichèle MoutonAudi Quattro
5.1997Monte-Carloko 65. RallyaPiero LiattiSubaru Impreza WRC

Rally Dakar

UrteaKategoriaPilotuaAutoaPostua
2003AutoJutta KleinschmidtVolkswagen Touareg8.a
2004AutoJutta KleinschmidtVolkswagen Touareg17.a
2005AutoJutta KleinschmidtVolkswagen Touareg3.a
2006AutoJutta KleinschmidtVolkswagen TouaregErretiratua
2007AutoAri VatanenVolkswagen TouaregErretiratua

Erreferentziak

Kapo estekak