Farida Khalaf

idazle irakiarra

Farida Khalaf (arabieraz: فريدة خلف‎; 1995 inguru) 2014an Estatu Islamikoak bahitu eta esklabotzat saldu zuen emakume yezidiaren izengoitia da. Iheslarien esparru batera ihes egin zuen, eta 2016an bere esperientziari buruzko liburua argitaratu zuen, Das Mädchen, das den IS besiegte izenekoa[1].

Farida Khalaf
Bizitza
JaiotzaIrak, 1995 (28/29 urte)
Herrialdea Irak
BizilekuaAlemania
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaYazidism (en) Itzuli

Bizitza

Irakeko Kocho herrian hazi zen. 2014an, 18 urte zituela, Estatu Islamikoak bere herria inbaditu zuen. Jihadistek herriko gizon eta mutil guztiak erail zituzten, Faridaren aita eta neba barne. Emakume eta neska ezkongabeak, Farida eta bere laguna Evin barne, Ar-Raqqara eraman eta sexu-esklabotzat saldu zituzten[2]. Behin bahitzaileek hain gogor kolpatu zuten, non begi batean ikusmena galdu baitzuen, eta ezin izan zen ibili bi hilabetez[3].

Irakeko iparraldeko iheslarien esparru batera ihes egitea lortu zuen eta bizirik zeuden senitartekoekin elkartu zen. Komunitatekoen artean, ordea, familiaren desohoretzat jo zuten bortxatu izanagatik. Alemaniara joan zen bizitzera, eta han matematika irakasle bihurtuko dela espero du. 2016an, Das Mädchen, das den IS besiegte liburua idatzi zuen Andrea C. Hoffmann alemaniar idaztearekin batera, eta Jamie Bullochek ingelesera itzuli zuen[1][2][4][5].

Erreferentziak

Kanpo estekak