Fatima Anllo Vento

madrildar kultura-ikertzaile aitzindaria, aktibista

Fátima Anllo Vento (Madril, 1958ko martxoaren 8a) madrildar kultura-ikertzailea da, kultura-politiketan aditua, eta kultura-kudeaketa Espainian sartzen aitzindarietako bat.

Fatima Anllo Vento

Bizitza
JaiotzaMadril, 1958 (65/66 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktibista, kultura-kudeatzailea eta ikertzailea

Biografia

Madrilen jaio zen 1958an. Medikuntza eta kirurgia ikasi zituen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan eta Valladolideko Unibertsitatean, 1983an lizentziatu zen. Ondoren, Anatomia Patologikoko titulua lortu zuen Valladolideko Río Hortega Unibertsitate Ospitalean.[1]

1988an, kulturan eta arteetan zuen interesa zela eta, medikuntza utzi eta kultura-arloan jarri zuen arreta. 1989an eta 1990ean Master ikasketak (double major) Ikusizko Arteen eta Arte Eszenikoen Kudeaketa New York Unibertsitatean egin zituen. 1996. urtean European Consortium for Political Research (ECPR) erakundeak beka eman zion Essexko Unibertsitatean "Social Data Analysis and Collection" ikasteko. Londresko IEEP eta Tavistock Institute-n, antolakuntzaren kudeaketan eta garapenean trebatu zen. 2017ko martxoan, Soziologian eta Antropologian doktoratu zen Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Soziologia eta Zientzia Politikoetako Fakultatean tesi honekin: "Participación y poder en la gobernanza de las políticas culturales. El caso de la política musical del Estado español durante la etapa democrática (1978-2013)/ Kultura-politiken gobernantzan parte hartzea eta boterea. Estatu espainiarraren musika-politikaren kasua etapa demokratikoan (1978-2013)".[2][3]

Ibilbide profesionala

Kulturaren arloan profesional independente moduan hasi zen lanean. New Yorken egon zen bitartean, hiriko erakunde independente garrantzitsuenetako batzuekin lankidetzan aritu zen, hala nola La MaMa Experimental Theatre Club antzokiarekin, Off-Broadway edo The Kitchen mugimenduaren sortzaileetako batekin. New Yorkeko Udaleko New York City Department of Cultural Affairs erakundeko Kultura Erakundeekiko lankidetzari esker, diru-laguntzen prozedura berrikusteko, Estatu Batuetako eremu publikoaren eta pribatuaren arteko harremana ezagutu ahal izan zuen.[4]

Bere ibilbide profesionala, funtsean, Espainiako kultura-prestakuntza eta -ikerketa sustatzeari lotuta dago. Aitzindaria izan zen Espainiako kultur kudeatzaileen prestakuntzan. 1991n, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko "Kultur Kudeaketako Masterra: Musika, Antzerkia eta Dantza" diseinatu eta martxan jarri zuen, Musika Zientzien Institutu Konplutentserako (ICCMU), Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutuak (INAEM) eskatu zen masterra.[5] UCMko masterrik zaharrenetako eta arrakastatsuenetako bat da, Espainiako kultur kudeaketako graduondokorik onenetako bat izan baita urte askoan.[6]

1997an Autore Fundazioaren Ikasketa eta Mezenasgo Saileko zuzendari izendatu zuten, urte horretan Egile eta Editoreen Elkarte Nagusiak (SGAE) sortu zuen artea eta kultur ondarea zabaltzeko.[7] [8] Hainbat proiektu aitzindariren ezarpena sustatu zuen, besteak beste, Encuestas sobre Hábitos y Prácticas Culturales en España/ ;Espainiako Kultura Ohitura eta Praktikei buruzko Inkestak,[9] 2005ean hasita, Kultura Ministerioak egin zituenak; [10] Merkatu Kulturalaren Ikerketa Zentroa (CIMEC), Arte Eszeniko, Musikal eta Ikus-entzunezkoen SGAE Urtekariak,[11] MIREM: Mapa Informatizado de Recintos Escénicos y Musicales en España/ Espainiako Eszena eta Musika Aretoen Mapa Informatizatua.[12] Oraindik indarrean dago eta produkzio eszenikoen sistemak eraldatzen eta Dataautore bildumaren sorrerari esker, gizarte zientzien alorreko kultur ikerketak zabaltzen lagundu zuen,

1999 eta 2000 urteen artean The History Channel Iberia, B.V.ko Zuzendaritza Nagusia hartu zuen bere gain, The History Channel telebista-kanala Iberiar Penintsulako merkatuan sartu zuen, "El Canal de Historia" izenarekin Espainian eta "O Canal de Historia" Portugalen.[13]

Kultura Lekuak izeneko Nazioarteko Biltzarreko batzorde zientifikoan parte hartu zuen. 2009an, Santiago de Compostelan,[14] eta 2010ean, “Artisten mugikortasuna eta arte eszenikoen eta musikaren ekoizpenak Europar Batasunean” konferentziako idazkaria izan zen.[15]

Eman dituen ikastaro eta mintegi kultural ugarien artean "XIII Seminario Internacional Oracle/ Oracle Nazioarteko XIII. Mintegia" dago, 2011ko martxotik apirilera antolatua, Kultur Kudeatzaileen ORACLE Europako Sareak UCMko Musika Zientzien Institutu Konplutentsean. Madrilen ere eman zuen "En busca del arca perdida. Fundrashing para organizaciones culturales/ Arka galduaren bila. Fundrashing kultura-erakundeentzat", 2012ko maiatzean, eta mahai-ingurua koordinatu zuen urte bereko martxoan Madrilgo Puerta de Toledo kultura-etxean arte eszenikoetan lankidetza publiko eta pribatua garatzeko egin zen topaketako “Marco conceptual y análisis del contexto/ Kontzeptu-esparrua eta testuinguruaren azterketa” saioan.[16]

Paper garrantzitsua izan zuen Iruñeko Kulturaren Plan Estrategikoaren garapenean, zuzendari zientifikoa izan baitzen. Plan horren helburua zen arteek eta kulturak eguneroko bizitzan zuten presentzia sustatzea.[17]

2013an, “Dinamización cultural/ Kultura-dinamizazioa” mahai-inguruan parte hartu zuen Unibertsitate Konplutentseko “Desde la Creación a la Representación. Las Mujeres como Profesionales del Arte/ Sorkuntzatik Ordezkaritzara. Emakumeak Arte Profesional gisa” izeneko ikastarorako. 2014. urtean Huelvan ponentzia batean egon zen: "VII Seminario Internacional del Observatorio Cultural del Proyecto Atalaya/ Atalaya Proiektuaren Kultura Behatokiaren Nazioarteko VII. Mintegian".[18] Mintegi hori kultura-kudeaketaren arloan unibertsitateko eta unibertsitatez kanpoko prestakuntzak bizi zuen uneari buruzko hausnarketa-gunea izan zen.[19]

Ikerketa-ibilbidea

2014. urtean, trebakuntza utzi zuen eta ekintzaz arduratuta, kultura-politiketan erabakiak hartzera bideratutako ikerkuntzan jarri zuen arreta. Horretarako, Sorkuntzaren eta Kultura Independentearen Behatokia (UPS) sortu zuen, Espainian sorkuntza independentearen sektorearen garapena sustatzen duen erakundea, bere errealitatea, arazoak eta beharrak aztertuz eta ikertuz.[20] Bereziki ezagunak dira dantza independenteko konpainiek Espainian duten egoerari buruzko urteroko ikerketak.[21]

Bere ikerketa-arlo nagusiak kultura-politikak eta ekintza kolektiboa dira, batez ere herritarrek arteetan eta garapen eta gobernantza demokratikoetan parte hartzeari dagokion guztia.[22]

"Gestión y Cultura Contemporánea G+C"-ren Nazioarteko Aldizkariaren Aholku Batzordeko kidea izan zen, 2008tik 2013ra Área de Trabajo, S.L.k argitaratua, Abraham Martínez Arte Eszenikoen Arloko arduradunaren zuzendaritzapean, zeinetan artikuluak argitaratzen dituen, esaterako “Por una actualización de la gestión cultural en las artes escénicas/ Arte eszenikoen kultura-kudeaketa eguneratzeko”.[23]

Politika kulturalekin lotutako "Polítopias" bildumako argitalpenak egin zituen, Marcial Ponsek argitaratuak eta Gizarte Zientzietako klasikoak eta uneko azterketak argitaratzera zuzendua.

1992-1997 bitartean, Musika Zientzien Institutu Konplutentseko "Kultura Kudeaketako Dokumentuak" bilduma zuzendu zuen eta "¿Qué es el patrocinio? Apuntes para la Reflexión/ Zer da babesletza?Gogoetarako apunteak" artikulua argitaratu zuen, Madrilgo Arte Tripharia Fundazioan.

2022an. Politika eta Konstituzio Azterlanen Zentroak Guía para la adopción de medidas de acción positiva en el ámbito de la cultura/ Kulturaren esparruan ekintza positiboko neurriak hartzeko gida koordinatu zuen.

Ibilbide feminista

Ezaguna da, gainera, feminismoaren alde egiten duelako eta bere hitzetan, «emakume kudeatzaileen ahalduntzea» lortzeko ahaleginak egiten dituelako.[22]

Ikusizko Arteetako Emakumeen Aholkularien Kontseiluko (AHM) kidea da, Espainiako arte garaikideko emakumeen sektore arteko elkartea.[24][25]

2017ko martxoaren 7an Emakumearen Nazioarteko Eguna zela eta, "Cultura y mujeres/ Kultura eta emakumeak" topaketa egin zen Madrilen, Fatima Anllo Vento, Virginia Yagüe, Asociación de Mujeres Cineastas y de Medios Audiovisuales erakundeko presidentea; Margarita Borja, Clásicas y Modernas-eko presidentea, Kultura Modernoko genero berdintasunaren aldeko elkartea; moderatzaile lanetan Concha Hernandez, Ellas Crean Jaialdiaren eta Madrilgo Conde-Duque Kultur Etxearen zuzendaria.[26] Urte bereko ekainean Almagron (Ciudad Real) ospatu zen Espainiako Antzoki, Auditorio eta Jabetza publikoko zirkuitu eta jaialdien Sareak antolatutako “Análisis de la Circulación de Espectáculos en Estado Español: Conocer y Comprender para Mejorar/ Espainiako estatuko ikuskizunen zirkulazioaren azterketa: ezagutu eta ulertu hobetzeko”, zeinetan foroaren ondorioak burutu zituen.[27] Urte bereko azaroan, “Las mujeres y el poder en el sistema del arte/ Emakumeak eta boterea artearen sisteman” mahai-inguruan parte hartu zuen, Arte Plastikoetako Emakumeen Foroa (MAV) elkartearen II. edizioan, Madrileko Udaleko Matadero Kultur Etxean ospatua. [28]

2021eko maiatzean Espainiako Clásicas y Modernas elkarteko presidente hautatu zuten.[29]2021-2022an zehar, Transmedia ¿Por qué firmé con nombre de hombre? proiektua zuzendu zuen,[30] XVIII. eta XIX. mendeetan jaiotako hainbat diziplinatako bederatzi emakumeren bizitza-istorioak ikusaraziz.[31]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fatima Anllo Vento