Faxian
Faxian (txinera tradizionalez: 法顯; txinera sinplifikatuz: 法显; pinyinez: Fǎxiǎn; baita Fa-Hien, Fa-hsien edo Fa Xian ere) (Wuyang, egungo Linfendik gertu, 337 – ?, c. 422) Txinako fraide eta itzultzaile budista izan zen. 402. urtean Indiara egin zuen bidaiaren bidez hasi ziren Indiaren eta Txinaren arteko harremanak. Haren idatziek informazio ugari eman dute budismoaren lehen garaiez. Indiara egin zuen bidaian, Asiako erdialdeko lurraldeak gurutzatu zituen; bidaia horretan gertatuak eta ikusiak Fo Kuo Chi («Erreinu Budistetako ibiliak») liburuan jaso zituen. Indiara joan eta budisten ikastetxe garrantzizkoenetan ikasi zuen. Artean txinerara itzuli gabe zeuden testu budistak erosi eta Txinara bihurturik haiek itzuli eta argitaratu zituen.
Faxian | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Xiangyuan County (en) , 340 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Jin dinastia Liu Song dynasty |
Heriotza | Nanjing, 422 (81/82 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | txinera klasikoa |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea, historialaria, idazlea, itzultzailea eta Bhikkhu (en) |
Lan nabarmenak | |
Izengoitia(k) | Прославляющий Дхарму |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | budismoa |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna