Feliks Zemdegs

Speedcuber Australiarra

Feliks Aleksanders Zemdegs (Melbourne, 1995eko abenduaren 20a) Rubiken kuboak ahalik eta denbora txikienean ebazten marka onenetakoak dituen kubo ebazlea edo speedcuberra da. Bi aldiz irabazi du Rubik kuboak ebazteko Munduko Txapelketa, 2013an eta 2015ean.[1][2]

Feliks Zemdegs

Bizitza
JaiotzaMelbourne1995eko abenduaren 20a (28 urte)
Herrialdea Australia
Hezkuntza
HeziketaMelbourneko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakspeedcuber (en) Itzuli

Youtube: UCQ7ASM-o1ELUbScXCKYwovA Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

Feliks, Melbournen jaio zen, Australian, 1995eko abenduaren 20an. 14 urte zituela hartu zuen parte bere lehenengo Rubik kuboen txapelketan, 2009an antolatutako Zeelanda Berriko txapelketan. Gainera, bere lehenengo txapelketa horretan 10 errekor kontinental lortu zituen, eta honako kategorietan irabazle izan zen: 3x3an, 2x2an, 4x4an, 5x5ean, 3x3 itsuan eta esku bakarreko 3x3an. Debut harrigarri hori eta gero, espero bezala, munduko hoberenen artean sartu zen. Hurrengo urtean, bere 2. txapelketan, 3x3an 9,21 segundoko batez bestekoarekin munduko errekorra hautsi zuen. 2015 aldera kuboak sortzen dituen marka ospetsu eta hoberenetako bat, Gan, Zemdegs-en babesle bihurtu zen.

Australiarrak, guztira, 121 mundu errekor, 206 errekor kontinental eta 6 errekor nazional hautsi ditu, oraingoz. Munduko errekorretan 3x3an 22 egin zituen, 2x2an 2, 4x4an 19, 5x5ean 38, 6x6an 14, 7x7an 16, 3x3 esku bakarrarekin 9 eta 4x4 itsuan errekor bakarra egin zuen. 2021ean hautsi zuen Ruihang Xu txinatarrak Zemdegsek atxikitzen zuen azken errekorra, 3x3 kategoriako 5,53 segundoko batez bestekoa.[3] Nahiz eta une honetan errekorrik ez duen, bera izan da Rubik kuboen munduko txapelketa bi aldiz irabazi duen bakarra.

Ahala eta guztiz ere, Feliks ez da bakarrik kuboen munduan aritu. Melbourneko unibertsitatean ekonomia lizentziatura du, eta gainera esperientzia eta ikasketa handiak ditu ingeniaria mekanikoaren inguruan.

Markarik onenak

Azpiko taulan Zemdegsek txapelketa ofizialetan lorturiko marka pertsonal onenak ageri dira:[4]

KategoriaMotaDenboraTxapelketa
3x3x3Bakarra4,16Auckland Summer Open 2020
Batez bestekoa5,53Odd Day in Sydney 2019
2x2x2Bakarra0,71Rijswijk Open 2018
Batez bestekoa1,54Canberra Autumn 2018
4x4x4Bakarra17,98Altona Algorithms Attempt 2 2021
Batez bestekoa21,57Altona Algorithms Attempt 2 2021
5x5x5Bakarra37,93Canberra Autumn 2018
Batez bestekoa42,09Melbourne Summer 2020
6x6x6Bakarra1:18,28Warm Up Sydney 2019
Batez bestekoa1:21,90Weston-super-Mare Open 2018
7x7x7Bakarra1:53,62Australian Nationals 2018
Batez bestekoa2:00,63Australian Nationals 2018
3x3x3 itsuanBakarra34,37Odd Day in Sydney 2019
Batez bestekoa47,13Ugine Jeu et Jouet 2018
3x3x3 mugimendu gutxienBakarra24Koalafication Sydney 2019
Batez bestekoa27,33Canberra Autumn 2015
3x3x3 esku bakarrezBakarra6,88Canberra Autumn 2015
Batez bestekoa9,68Turn Around Tassie 2020
ClockBakarra8,81Australian Nationals 2011
Batez bestekoa11,80Australian Nationals 2011
MegaminxBakarra33,11CubingUSA Nationals 2018
Batez bestekoa36,65Weston-super-Mare Open 2018
PyraminxBakarra2,27Perth Autumn 2018
Batez bestekoa4,28Turning in Townsville 2021
SkewbBakarra2,20Melbourne Summer 2021
Batez bestekoa5,08Sydney Re-Open Saturday 2021
Square-OneBakarra8,99Adelaide Summer 2018
Batez bestekoa12,58CubingUSA Nationals 2018
4x4x4 itsuanBakarra3:37,80Melbourne Summer Open 2011
5x5x5 itsuanBakarra11:56,00Adelaide Summer 2018
3x3x3 itsuan (11 kubo)Bakarra11/11 47:01Adelaide Summer 2018

Eragina

Feliks kubo ebazle handienetakotzat jotzen dute askok.[5] Bere ospe eta meritua dela eta, 2020an Netflixek Feliks Zemdegs eta Max Park kubo ebazleei buruzko dokumentala egin zuen, “The Speedcubers” izenekoa.[6]

Zemdegsek kuboak ebazteko metodoei buruzko webgune bat du eta haren youtubeko kateak 450.000 harpide ditu.[7][8]

Erreferentziak

Kanpo estekak