Felix Beristain

margolari espainiarra

Félix Beristain Amallobieta (Ondarroa, Bizkaia, 1937ko uztailaren 16a) margolaria da. Pintura ikasketak San Fernando Arte Ederretako Eskolan egin zituen. Valentin Zubiaurreren adiskide izan zen, eta haren aholkuak izan zituen. Eibarren egin zuen lehen erakusketa (1954). Beste erakusketa askotan eman ditu ezagutzera bere lanak (Bilbo, Paue, Donostia, Gasteiz, Tarbe, Bordele, Tolosa, Eibar, Madril).

Felix Beristain
Bizitza
JaiotzaOndarroa1937ko uztailaren 16a (86 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria

Beristainen lanak mundu guztian zehar barreiaturik daude, hainbat museo eta bilduma pribatutan. Kostunbrismo tristea azaltzen du, tonu iluna eta errealismo gogorra erabiliz (Estudio de pescadoras, Combarro). Haren azken lanak muralak dira, eta Ondarroako Arrantzaleen Kofradian dagoena da nagusietako bat, Marinel andreari omenaldia, 1968an egina.

Erreferentziak

Kanpo estekak