Fermín Arrudi

Fermín Arrudi Urieta, ezagunagoa aragoiar erraldoia (aragoieraz: o chigán aragonés) ezizenarekin (Sallent de Gallego, 1870eko uztailaren 7a1913ko maiatzaren 2a) oso gizaseme garaia izan zen; akromegalia deritzon gaixotasunaren ondorioz, 2,29 metro garai izatera heldu zen.

Fermín Arrudi
Bizitza
JaiotzaSallent de Gallego1870eko uztailaren 7a
Herrialdea Espainia
Heriotza1913ko maiatzaren 2a (42 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak

Arrudik 2,18 metro luze zen 18 urterekin. Canfranceko geltokian behargin ari zela, Cariñenako ardo tratante batek ikusi zuen, eta ohartu zen han bazela negozioa. Zaragozako Pilar jaietan erakutsi zuen. Huraxe abiapuntua. Andaluziara, Madrilera... Espainian zehar gero. Frantzia, Alemania, Belgika, AEBak, Hego Amerika, Afrika... Berlingo (1896) eta Parisko (1900) Nazioarteko erakusketetan izan zen, eta Pariskoan ezagutu zuen emaztea.[1]

Artista zen Arrudi. Musikarako aparteko dohainak zituen. Hainbat instrumentu jotzen zituen (gitarra, biolina, lautea, bandurria, flauta eta harmonika), eta jotak kantatzen zituen. Aragoiko tradizioak maite zituen. Hurbilekoa zen herritarrekin, eta bidaiak eta ikuskizunak ahalik eta bizimodu lasai eta arruntenarekin uztartu nahian eman zuen bizitza.[1]

Erreferentziak

Kanpo estekak


Artikulu hau Aragoiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.