Fernando Trueba

Fernando Trueba (Madril, 1955eko urtarrilaren 18a - ) espainiar zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizlea da, David Trueba gidogile eta ekoizlearen anaia.

Fernando Trueba

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFernando Rodriguez Trueba
JaiotzaMadril1955eko urtarrilaren 18a (69 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
Ezkontidea(k)Cristina Huete
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, aktorea eta errealizadorea
Lantokia(k)Espainia
Jasotako sariak

fernandotrueba.com
IMDB: nm0874096 Allocine: 17526 Allmovie: p114619 TCM: 194440
Discogs: 424773 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Kazetaritza ikasketak egin ondoren, zinema kritikari izan zen. Film labur batzuk egin eta 1980an egin zuen lehen film luzea, Ópera prima. Hurrengo filma Chicho Sánchez Ferlosio kantariari buruzko dokumental bat izan zen, Mientras el cuerpo aguante (1982, «Gorputzak eusten dion bitartean»). Komediak egin ditu gehienbat: Sal gorda (1983), Sé infiel y no mires con quién (1985), El año de las luces (1986, «Argien urtea»). 1989an polizi film bitxi bat egin zuen, El sueño del mono loco («Tximu eroaren ametsa»). 1993ko Belle Époque filmak, komedia hau ere, arrakasta handia izan zuen eta atzerriko film onenari ematen zaion Oscar saria jaso zuen 1994an. 1997an Zinemako hiztegia egin zuen.

Filmografia

UrteaFilma
1980Ópera prima
1982Mientras el cuerpo aguanteChicho Sánchez Ferlosiori buruzko dokumentala
1983Sal gorda
1985Sé infiel y no mires con quién
1986El año de las luces
1989El sueño del mono loco
1992Belle Époque
1995Two Much
1998La niña de tus ojos
2000Calle 54Dokumentala
2002El embrujo de Shanghai
2004El milagro de CandealDokumentala
2009El baile de la Victoria
2010Chico y RitaAnimazio filma
2012El artista y la modelo
2016La reina de España
2020El olvido que seremos

Sariak

Film onenaren hiru Goya sari:

  • 1990 - El sueño del mono loco
  • 1993 - Belle Époque
  • 1999 - La niña de tus ojos

Oscar sari bat:

  • 1994 - Belle Époque

Erreferentziak

Kanpo estekak