Fikile Mthwalo

Fikile Lisemelo Mthwalo (Maseru, 1989ko apirilaren 13a) lesothoar-hegoafrikar aktore eta gidoilaria da.

Fikile Mthwalo

Bizitza
JaiotzaMaseru1989ko apirilaren 13a (35 urte)
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta zinema aktorea

IMDB: nm10123178 Rottentomatoes: celebrity/fikile_mthwalo Edit the value on Wikidata

Bizitza

Aita basothoaren eta ama kenyar-tanzaniarraren alaba, Maserun jaio zen 1989ko apirilaren 13an[1]. Lurmutur Hirian bizi den neba bat du. 2001etik 2005era, Maseruko Machabeng Nazioarteko Ikastetxean ikasi zuen. Gero Bloemfonteinera joan zen bizitzera eta San Mikel ikastetxean graduatu zen 2007an. 2009an, Lurmutur Hiriko Unibertsitatean sartu zen eta Zinema eta Bideo Ekoizpenean lizentziatu zen[2]. 2018an masterra egin zuen New Yorkeko Unibertsitatean[3].

Bizitza pertsonala

2015eko abenduaren 24an, Atandwa Kani hegoafrikar aktorearekin ezkondu zen. Urtebete lehenago ezagutu zuten elkar, telesail batean lan egiten zutenean[4]. 2019an banandu eta 2023an dibortziatu ziren.

Filmografia

Telebista

UrteakIzenburuaPertsonaiaOharrak
2014IsidingoZak29 ataletan
2015It's ComplicatedIpeleng Radebe
2015-2016Gold DiggersHlengiwe Gumede2 ataletan
2018Gold Diggers 28 ataletan
2022The Good Fightatal batean

Zinema

UrteaIzenburuaPertsonaia
2018Illuminations: Short Films of DiscoveryAsana
2019NowhereKate
2022About FateDana
2023My New YorkDJ Jerico

Erreferentziak

Kanpo estekak