Fornelosko gudua

Fornelosko gudua Fornelos de Montes 968ko martxoaren 29an izandako gudua izan zen. Louro ibaitik gertu, Gunrødek zuzendutako oste bikingoek eta Iria Flaviako apezpikua zen Sisnando Menendez zuzendutako galiziarrek borrokatu zuten.[1] Normandiarrek hamarkadetan zehar arpilatzen zituzten Galiziako kostaldeak eta garai haietan Rias Baixas eskualdean lehorreratu ziren.[2]

Fornelosko gudua
Bikingoak Iberiar penintsulan
Data968ko martxoaren 29a
LekuaFornelos de Montes
Koordenatuak42°20′00″N 8°27′00″W / 42.333333°N 8.45°W / 42.333333; -8.45
EmaitzaBikingoen garaipena
Gudulariak

Leongo Erresuma

Bikingoak
Buruzagiak
Sisnando Menéndez †Gunrød

Cronicon Irienseren arabera, Gunrødek ehun drakkar eta zortzi mila gudari zituen[3] Jakobsland (Jakueren lurraldea) arpilatzeko.[3] Sisnando II.ak bere armada antolatu zuen eta baita bildu ere, baina, borroka hastean ezin izan zuten normandiarren erasoari eutsi. Gezi batek gotzaina hil zuen[4] eta galiziar osteek itsumustuan hanka egin zuten.

Erreferentziak

Kanpo estekak


Artikulu hau Galiziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.