Frans Pietersz

margolari nederlandarra

Frans Pietersz (Haarlem, 1573- Haarlem, 1649ko martxoaren 6a) Holandako Barroko garaiko margolaria izan zen.

Frans Pietersz
Bizitza
JaiotzaHaarlem, 1573 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Herbehereak
HeriotzaHaarlem1649ko martxoaren 6a (75/76 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzaknederlandera
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lantokia(k)Haarlem
Lan nabarmenak
KidetzaHaarlem Guild of St. Luke (en) Itzuli
San Jurgiko guardia zibikoaren ofizier eta ofizierordeen oturuntza, 1618, olio-pintura oihal gainean, 169 x 200 cm, Haarlem, Frans Hals Museoa.

Karel van Manderen arabera, Jacob Savery margolariaren ikasle izan zen, nahiz eta Frans Pietersz erretratuK eta talde-erretratuak egiteari emango zion. 1594. urtetik 1597. urtera, San Adrian guardia zibikoaren kide izan zen, eta behin baino gehiagotan taldearen erretratuak egin zituen. 1600. urtetik aurrera San Lucas taldean agintaritza lanetan aritu izan zen. 1599. urte inguruan Hillegont van Lijnhoven-ekin ezkondu zen eta hamar seme-alaba izan zituzten; hauetatik Pieter, Maria eta Albert margolari izango ziren. 1618. urtean Pieter seme nagusiarekin Anberesa elkarrekin joan ziren Rubens margolariarekin egoteko, Hagako ingeles enbaxadoreak horrela aginduta. 

Lan ofizialak egiten zituenez, diru aldetik ederto bizi izan zen, eta hainbat jabetza izan zituen, Hillegom finka barne. 1649ko martxoaren 6an zendu eta Haarlemgo San Bavon elizan lurperatua izan zen.[1][2]

Besteak beste, margolari hauen irakasle izan zenː Peter Lely, Judith Leyster, Pieter Saenredam eta bere seme-alabak Pieter eta Maria.[2]

Erreferentziak

Bibliografia

  • Biesboer, Pieter eta Luna, Juan J., pintura holandako Urrezko Mendean. Frans Hals eta eskola Haarlem, Madril, Bartzelona, espainia: BBV, 1994, ISBN 84-604-9248-6