Frans Verbeeck

txirrindulari belgikarra

Frans Verbeeck (Langdorp, 1941eko ekainaren 13a) belgikar txirrindulari ohia da. 1963 eta 1977 artean izan zen profesionala. Klasikomano handia izan zen, Belgikako klasiketan oso maila ona ematen zuena.

Frans Verbeeck
Frans Verbeeck
Informazio pertsonala
IzenaFrans Verbeeck
Jaiotza data1941eko ekainaren 13a
Jaiotza herriaLangdorp
Jaiotza herrialdeaBelgika Belgika
Kirol informazioa
Egungo taldeaErretiratua
ModalitateaErrepidea
TrebetasunaKlasikak
Profesional taldea(k)
1963-1966
1968-1969
1970
1971-1975
1976-1977
Wiel's - Groene Leeuw
Okay - Diamant
Geens - Watneys
Watneys - Avia
IJsboerke - Colnago
Garaipen nagusiak
La Flèche Wallonne, 1974
Amstel Gold Race, 1971

Biografia

Verbeecken lorpenik handienak, txirrindularitzako monumentutzat hartzen diren klasiketako batzuk izan ziren, 1974ko La Flèche Wallonne eta 1971ko Amstel Gold Race kasu. Het Volk ere irabazi zuen 1970ean eta 1972an, Luxenburgoko Tourra 1975ean eta 1976an eta Flèche Brabançonne 1977an. 1975ean E3 Harelbeke irabazi zuen.

Horrezaz gain, 1973an Belgikako errepide txirrindularitzako txapelketan nagusitu zen. 1972an eta 1976an Haut-Varreko Tourra irabazi zuen, eta Niza-Seillans 1972an. Eta 3. izan zen Super Prestige Pernod Internationalen.

Bi urtez suspenditua egon zen (1964-1966) dopin kontrol batean positibo emateagatik. Haren seme bat (Mark Verbeeck) eta bi iloba (Paul De Keyser eta Willy De Keyser) txirrindulari profesionalak izan ziren.

Palmaresa

1964

1965

1969

1970

1971

1972

1973

1974

1975

1976

1977

Emaitzak Klasikoetan eta Txapelketetan

Lasterketa196319641965196619671968196919701971197219731974197519761977
Omloop Het Nieuwsblad23.13.7.10.1.1.9.4.5.8.18.
Kuurne-Brusela-Kuurne3.
Milan-San Remo56.9.11.4.6.8.12.15.
Flandrian Zehar6.21.3.X
E3 Harelbeke14.6.5.13.3.1.15.
Gante-Wevelgem23.16.24.10.5.3.9.2.3.15.
Flandriako Tourra19.8.4.16.3.7.2.2.9.6.
Scheldeprijs6.6.5.1.
Paris-Roubaix15.26.6.14.6.10.
Flèche Brabançonne22.13.13.5.2.6.3.1.
Amstel Gold Race24.6.1.7.2.9.
La Flèche Wallonne14.6.2.3.1.2.2.6.
Lieja-Bastogne-Lieja27.8.2.3.2.10.4.3.7.
Frankfurteko Sari Nagusia10.2.4.13.10.3.2.2.3.
Züricheko txapelketa3.4.9.6.
París-Tours2.6.7.12.3.6.4.31.
Lombardiako Giroa36.13.3.4.8.5.7.
Munduko txapelketa8.8.8.UTUT13.14.
Belgikako txapelketa19.31.8.4.6.1.6.6.8.

—: ez zuen parte hartu
UT: utzi, ez zuen amaitu
X: Ez zen jokatu

Erreferentziak

Kanpo estekak