Frantziar kreolerak

Frantziar kreolerak Frantziar Inperioak eragindako hizkuntza kreoloak dira, frantses mintzaira oinarria duena. Gaur egun hauen milioika hiztun badira munduan zehar, bereziki Ameriketan eta Indiako ozeanoaren inguruetan.

Patois

Sakontzeko, irakurri: «Patois»

Frantsesezko lurraldeetan patois oso hitz erabilia izan da, beste hizkuntza batzuek mailegu moduan hartu dutena, eta horrekin bai pidgin eta bestelako kreolera edo nahastutako hizkuntzak izendatzeko balio izan du, baita beste hizkuntza gutxitu batzuk mespretxu zentzuarekin aipatzeko ere. Izan ere, euskara bera historia modernoan hitz horrekin aipatu izan dute Frantzian gutxieste asmoarekin eta benetako hizkuntzatzat hartzen saihestuz.

Sailkapena

  • Amerikarrak: Haitiko kreolera gaur egun talde honetako aldaerarik mintzatuena da mundu osoan, 12 milioi hiztun inguru duelarik. Beste batzuen artean, Antillar kreolera eta Louisianako (AEB) mintzaira aipagarriak dira.
  • Indiako ozeanokoak: Nabarmentzekoak dira mauriziar kreolera eta Seychelleetakoa, besteak beste.

Ikus, gainera

Kanpo estekak


Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.