Frederick Rolfe

Frederick William Rolfe, goitizenez Baron Corvo (Londres, Ingalaterra, 1860ko uztailaren 22a - Venezia, Italia, 1913ko urriaren 25a) ingelesezko idazlea izan zen. Katoliko egin zen, eta apaizgaitegi batean sartu zen, baina handik egotzi zuten homosexuala zelako. Artegintzan jardun ondoren (pintura, argazkigintza) Yellow Book aldizkarian hasi zen idazten, eta ipuin-bilduma bat argitaratu zuen: Stories Toto Told Me (1898, Totok kontatu zizkidan ipuinak). Ondoren Hadrian the Seventh (1904, Adriano VII.a), Sir Tarquinio (1905, Tarquinio jauna) eta idazlearen obrarik ezagunena, The Desire and The Pursuit of The Whole (1934an argitaratua, Absolutuaren grina eta bilatzea) lan autobiografikoa idatzi zituen. Symons kritikariak haren biografia argitaratu zuen 1934. urtean, eta lan hari esker egin zen ezaguna Rolfe.

Frederick Rolfe

Bizitza
JaiotzaLondres1860ko uztailaren 22a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaVenezia1913ko urriaren 25a (53 urte)
Hobiratze lekuaVeneziako San Michele hilerria
Heriotza modua: gaixotasun zerebrobaskularra
Hezkuntza
HeziketaSt Mary's College, Oscott (en) Itzuli
The Scots College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, argazkilaria, historialaria, margolaria eta eleberrigilea
Lan nabarmenak
Izengoitia(k)A. Crab Maid, Baron Corvo, Frederick Austin, A. W. Riter, Al Siddik, Uriele de Ricardi, May Chester eta Ifor Williams
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

IBDB: 98975
Find a Grave: 4549 Edit the value on Wikidata
Rolfe, 1890 inguruan.

Erreferentziak