From Dusk till Dawn
From Dusk till Dawn (euskaraz Ilunabarretik Egunsentira arte) 1996ko Robert Rodriguez estatubatuar zinema zuzendariaren beldurrezko filma bat da. Gidoia Quentin Tarantinok idatzi zuen, eta bertan George Clooney, Harvey Keitel, Juliette Lewis aktoreek eta Quentin Tarantino berak antzeztu zuten.
From Dusk till Dawn | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 1996 | |||
Izenburua | From Dusk till Dawn | |||
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | comedy horror (en) , ekintza-filma, komedia dramatikoa, vampire film (en) , thrillerra, krimenezko filma eta beldurrezko zinema | |||
Iraupena | 104 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Grabazio lekua(k) | Kalifornia eta Mexiko | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Robert Rodriguez | |||
Gidoigilea(k) | Quentin Tarantino | |||
Antzezlea(k) | ||||
George Clooney (Seth Gecko (en) ) Harvey Keitel Juliette Lewis Salma Hayek (Santanico Pandemonium (en) ) Cheech Marin Tom Savini Fred Williamson Danny Trejo Michael Parks Quentin Tarantino (Richie Gecko (en) ) John Hawkes Tito Larriva Kelly Preston Brenda Hillhouse John Saxon Marc Lawrence Aimee Graham Tia Texada Lawrence Bender Gregory Nicotero | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Robert Rodriguez Quentin Tarantino | |||
Konpainia ekoizlea | A Band Apart (en) Miramax | |||
Ekoizle eragilea | Lawrence Bender | |||
Edizioa | Robert Rodriguez | |||
Ekoizpen-diseinatzailea | Cecilia Montiel (en) | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Graeme Revell | |||
Argazki-zuzendaria | Guillermo Navarro | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Mexiko eta Texas | |||
Argumentu nagusia | Texas Rangersa | |||
miramax.com… | ||||
kronologia | ||||
|
Argumentua
Seth eta Richard "Ritchie" Gecko (George Clooney eta Quentin Tarantino) AEBtako kriminal arriskutsuenetakoak diren bi anai dira. FBI eta Texasko polizia atzetik jarraika dituztela ozta-ozta ihes egiten dute. Fuller familiako senideak (Harvey Keitel, Juliette Lewis eta Ernest Liu) bahituta hartu ondoren, haien autokaraban Mexikora joango dira.
Behin muga igaro ondoren, iluntzean basamortuaren bihotzean dagoen "Titty Twister" ("Titi Kiribildua") deritzon ospe eta itxura txarreko tabernazulora iritsiko dira. Hasiera batean egunez motorzaleen taberna zatar baina arrunta dirudienak gaua iristean sekulako ezustekoa emango die, ingurumari guztiko banpiroen gordeleku eta janlekua baita.
Aktoreak
- Harvey Keitel: Jacob Fuller
- George Clooney: Seth Gecko
- Quentin Tarantino: Richard Gecko
- Juliette Lewis: Kate Fuller
- Ernest Liu: Scott Fuller
- Michael Parks: Earl McGraw (Texas Rangerra)
- Brenda Hillhouse: Gloria (bahitua)
- John Hawkes: Pete Bottoms
- Cheech Marin: Muga zaindaria / Chet Pussy / Carlos
- Salma Hayek: Santanico Pandemonium
- Danny Trejo: Razor Charlie
- Tom Savini: Sex Machine
- Fred Williamson: Frost
- John Saxon: polizia burua
- Kelly Preston: Kelly Houge
Kanpo estekak
- From Dusk till Dawn filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)