Fumino Sugiyama

Fumino Sugiyama (japonieraz: 杉山文野 Sugiyama Fumino?, Shinjuku, Tokio, 1981eko abuztuaren 10a)japoniar trans aktibista eta eskrimalari ohia da.

Fumino Sugiyama

Bizitza
JaiotzaTokio1981eko abuztuaren 10a (42 urte)
Herrialdea Japonia
Hezkuntza
HeziketaWaseda Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakkirolaria

Twitter: fumino810 Instagram: fuminosugiyama Edit the value on Wikidata

Bizitza

1981eko abuztuaren 10ean jaio zen Tokioko Shinjuku auzoan, Motoshige Sugiyama Kabukichōko Suzuya tonkatsu jatetxeko kudeatzailearen familian[1].

Aurretik igeriketa eta kendoa praktikatu zituen, eta 10 urterekin hasi zen eskriman, ez zuelako emakumeen eta gizonezkoen uniformeen arteko alderik ikusten. Aldi berean adierazi zuen ez zela eroso sentitzen emakumezkoen taldean[2][3].

2000n batxilergoan graduatu eta Waseda Unibertsitateko Hezkuntza Eskolan matrikulatu zen[4]. 2004an Goi Eskola Pedagogikoan sartu zen. Urte berean, emakumezkoen eskrima taldeko kide egin zen[5]. 2006an taldea utzi zuen[6]. 2012an, gizon trans gisa armairutik irtetzea erabaki zuen. Ez zekien bere taldeak onartuko zuen ala ez, eta eskrimatik erretiratu zen[7].

2006an liburu autobiografiko bat argitaratu zuen. Unibertsitatean graduatu eta munduan zehar bidaiatu zuen bi urtez. Japoniara itzuli ostean, jatetxe-enpresa handi batean lan egin zuen hiru urtez independente bihurtu aurretik[8].

2021ean, Sugiyama Japoniako Eskrima Federazioko eta Japoniako Olinpiar Batzordeko kide izendatu zuten, eta batzorde horietako lehen kide trans ireki bihurtu zen[7][9]. Hasieran, Batzordeak Sugiyama «emakumeen kuotaren» parte gisa identifikatu zuen, baina geroago barkamena eskatu zion[10].

Bizitza pertsonala

2009an, 27 urte zituela, mastektomia egin zioten[11]. Urte berean, Gon Matsunaka LGBT aktibista ezagutu zuen[12]. 2018an, Sugiyamaren neska-lagunak iragarri zuen alaba bat izan zuela Matsunakaren hazi dohaintzari esker[13][14][15]. 2020an seme bat izan zuten[14].

Erreferentziak

Kanpo estekak