Gabriela Loran

brasildar aktorea

Gabriela Loran da Silva Oliveira (São Gonçalo, Brasil, 1993ko maiatzaren 18a) brasildar emakumezko aktore eta modelo transgeneroa da.[1][2][3] Malhação telesailean Priscila izeneko pertsonaiarena egiteagatik ezaguna da. 2021ean Arcanjo Renegado telesailean antzeztuko du Rio de Janeiroko Estatuko Asanblada Legegileko presidentearen kabineteburuaren rolean.[4]

Gabriela Loran
Bizitza
JaiotzaSão Gonçalo (Rio de Janeiro)1993ko maiatzaren 18a (30 urte)
Herrialdea Brasil
Lehen hizkuntzaBrasilgo portugesa
Jarduerak
Jardueraktelebista-aktorea

IMDB: nm11997234 Twitter: gabriellaloran Instagram: gabrielaloran Edit the value on Wikidata

Bizitza

Gabriela Loran 1993ko maiatzaren 18an jaio zen Rio de Janeiroko estatuko São Gonçalo udalerrian.[1] Jaiotzean gizonezko generoa esleitu zioten. Arte Eszenikoen Casa das Artes de Laranjeiras Fakultatean ikasi zuen. Han ikasle zegoela, 23 urterekin, bere burua emakume transgenerotzat aurkeztu zuen eta emakumerako trantsizioa egiteari ekin zion.[2] 2018an jaiotza-agiria zuzentzea lortu zuen, sexua emakumezkoa jarriz eta Gabriela izena ofizial eginez.[1]

2018an Malhação telesailean Priscila izeneko pertsonaia antzezteagatik egin zen ezaguna. 2021ean Arcanjo Renegado telesailean antzeztuko du, Rio de Janeiroko Estatuko Asanblada Legegileko presidentearen kabineteburuaren rolean.[4]

Filmografia

Telesailak

UrteaIzenburuaPertsonaiaTelebista kateaOharrak
2018MalhaçãoPriscilaRede Globo
2020-2021PerdidoInayara BirigüiCanal Brasil
2021Arcanjo RenegadoRio de Janeiroko Estatuko Asanblada Legegileko presidentearen kabineteburuaGloboplay

Erreferentziak

Kanpo estekak