Galesko printze

Galesko printzea 1301etik britainiar monarkiaren oinordekoari ematen zaion titulua. Ohitura hau Eduardo I.a Ingalaterrakoak sortu zuen 1301ean, Ingalaterrak Gales mendean hartu, eta haren seme Eduardo printzea (gero Eduardo II.a Ingalaterrakoa) Galesko printzea izendatu zuenean.

Galesko printzearen armarria
Galesko printzearen intsignia

Gaur egun, titulu hau Karlos Galeskoak du, Elisabet II.a Erresuma Batukoaaren semea. Kornualleseko dukea eta Rothesayeko dukea tituluak tronuaren oinordekoak jaiotzean edo tronua hartzean bereganatzen ditu. Aldiz, Galesko printzea titulua ematea ala ez erregearen borondatean datza.

Galesko printzearen lema Ich dien da (Nik zerbitzatu alemanez). Ohituraren arabera, Galesko printzea Westminster jauregian izendatzen da, nahiz eta azken bi kasuetan Caernarfon gazteluan izendatu zen: 1911. urtean Eduardo VIII.a Erresuma Batukoa, eta 1969. urtean Karlos Galeskoa.

Galesko printzeen zerrenda

Karlos Galeskoa Galesko printzea titulua daraman 20. printzea da:

Zki.IrudiaIzenaJaio-hilGalesko printzea
1Llywelyn ap Gruffydd(1223-1282)(1267-1282)
2Eduardo II.a Ingalaterrakoa(1284-1327)(1301-1307)
3Eduardo Woodstockekoa(1330-1376)(1343-1376)
4Rikardo II.a Ingalaterrakoa(1367-1400)(1376-1377)
5Henrike V.a Ingalaterrakoa(1387-1422)(1399-1413)
6Eduardo Westminsterrekoa(1453-1471)(1454-1471)
7Eduardo V.a Ingalaterrakoa(1470-1483)(1471-1483)
8Eduardo Middlehamekoa(1473-1484)(1483-1484)
9Artur Tudor(1486-1502)(1494-1502)
10Henrike VIII.a Ingalaterrakoa(1491-1547)(1504-1509)
11Henrike Estuardo(1594-1612)(1610-1612)
12Karlos I.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoa(1600-1649)(1616-1625)
13Jurgi II.a Erresuma Batukoa(1683-1760)(1714-1727)
14Frederiko Galeskoa(1707-1751)(1729-1751)
15Jurgi III.a Erresuma Batukoa(1738-1820)(1751-1760)
16Jurgi IV.a Erresuma Batukoa(1762-1830)(1762-1820)
17Eduardo VII.a Erresuma Batukoa(1841-1910)(1841-1901)
18Jurgi V.a Erresuma Batukoa(1865-1936)(1901-1910)
19Eduardo VIII.a Erresuma Batukoa(1894-1972)(1910-1936)
20Karlos III.a Erresuma Batukoa(1948-)(1958-2022)
21William Galeskoa(1982-)(2022-)

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak