Gartzia Dardartia

Iruñeko errege Erdi Aroan
Gartzia III.a Santxitz» orritik birbideratua)

Gartzia III.a Santxitz[oh 1] edo Gartzia Dardartia[1][2]latinez: Garsiam, qui cognominatus est Tremulosus[3]— (1000 aldean hila) Iruñeko erregea eta Aragoiko kondea izan zen 994-1000 bitartean. Guduan sartu baino lehen zuen ikaragatik omen zetorkion ezizena.[4]

Gartzia Dardartia

Aragoiko konde(s)a

994 (egutegi gregorianoa) - 1000 (egutegi gregorianoa)
Antso II.a Gartzeitz - Antso III.a Gartzeitz, Iruñeko Erregea
Iruñeko erregea

994 (egutegi gregorianoa) - 1000 (egutegi gregorianoa)
Antso II.a Gartzeitz - Antso III.a Gartzeitz, Iruñeko Erregea
Naiarako erregea

Bizitza
Jaiotzaezezaguna
Herrialdea Iruñeko Erresuma
Heriotza1000ko uztailaren 29a ( urte)
Familia
AitaAntso II.a Gartzeitz
AmaUrraka Fernanditz
Ezkontidea(k)Ximena Fernanditz
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaXimeno etxea
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakagintaria

Bizitza

Antso II.a Gartzeitzen eta Urraka Fernanditzen semea izan zen. Tronuratu eta laster, haren aitak Kordobako Kaliferriarekin sinatutako ituna hausten saiatu zen. Horregatik, Almanzorren aurka borrokatu zen, baina 996. urtean bakea eskatu behar izan zuen Kordoban.

Aragoin, hasieran Urraka bere ama aritu zen erregeorde moduan baina, gero, Ontzalu Santxitz bere anaia gaztea regulus izendatu eta konderria gobernatu zuen bere izenean.[5] 997. urtean nafarrek, Calatayud inguruan eginiko espedizio batean, gobernadorearen anaia hil zuten. Almanzorren mendekua latza zen: 50 kristauen burua. Litekeena da haien artean Ontzalu anaiarena izatea.[6]

Politikoki gaztelarren aldeko aliatua izan zen, agian bere ama bertoko kondeen izeba zelako. Cerverako guduan, 1000ko uztailaren 29an, Antso Gartzia Gaztelako kondeak eta Gartzia Gomez Carriongoa Saldañako kondeak Almanzorren armada eraso zuten nafarrez, leondarrez eta gaztelarrez osaturiko armada baten buruan.[7]. Iruindar erregea eta Leongoa ez zeuden guduan. Musulmanen garaipenaren ondorioz, Naiara erasotu zuten.

1000. urte inguruan hil zen, handik aurrera agirietan agertzen ez delako. Heriotzaren ondorengo interregnoa Antso Ramirez Viguerakoa bere lehengusuak kudeatu zuen. Antso III.a Gartzeitz bere lehensemeak, orduan adingabekoa zela, 1004an lortu zuen tronua.[8]

Ezkontza eta seme-alabak

Ximena Fernanditzekin, Fernando Bermudez eta Elbira Ceako kondeen alabarekin, ezkondu zen. Lau seme-alaba izan zituzten:[9]

Oharrak

Erreferentziak

Kanpo estekak