Gertrude Käsebier

argazkilari estatubatuarra

Gertrude Stanon (1852-1934) edo Gertrude Käsebier (bere senarraren abizena hartuta) argazkilari estatubatuar bat izan zen. Ezagun egin zen argazkigintzan amatasuna bezalako gaiak lantzeagatik, Ameriketako Estatu Batuetako jatorrizko herrietako pertsonen erretratuak egiteagatik eta argazkilaritzan emakumeen parte hartzea sustatzeagatik.[1]

Gertrude Käsebier

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGertrude Stanton
JaiotzaDes Moines1852ko maiatzaren 18a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew York1934ko urriaren 12a (82 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria eta artista
KidetzaPhoto-Secession (en) Itzuli

Musicbrainz: 311bd146-a523-47fb-be5c-d33a95f160d2 Discogs: 2247474 Edit the value on Wikidata

1890eko hamarkadan hasi zen argazkigintza lantzen, bere 3 seme-alabei argazkiak ateraz. 1894an hainbat hilabete igaro zituen Europan (Alemania eta Frantzian) argazkiaren kimika eta pintura ikasten. 1895ean Brooklyn-era itzuli zen, bere familiarekin elkartu zen eta argazkilari profesional moduan lan egiten hasi zen. Urtebete beranduago Samuel H. Lifshey-en estudioan hasi zen lanean laguntzaile moduan, besteak beste familiako ekonomiari laguntzeko, bere senarraren gaixotasun baten erruz nahiko ahulduta baitzegoen.[2]

Argazki galeria

Hona hemen Gertrude Käsebier-en hainbat lan.

Erreferentziak