Gizaki modernoen arestiko afrikar jatorria

Paleoantropologia arloan, gizaki modernoen arestiko afrikar jatorriaAfrikatik emigratu izanaren teoria (ingelesez: Out of Africa theory edo OOA) ere deitua— gizaki moderno anatomikoen (Homo sapiens) migrazio prehistorikoen eta jatorri geografikoaren modelo nagusia da.

Afrikatik kanpoko gizaki modernoen migrazioaren mapa, ADN mitokondrialean oinarrituta. Kolorezko eraztunek egun baino milaka urte adierazten dute.

Modeloak ikuspegi taxonomikoaren aldetik Homo sapiens "jatorri bakarra" proposatzen du, beste eskualdeetako gizaki anatomikoki modernoeneboluzio paraleloa baztertuz, baina ez H. sapiens eta Europa eta Asiako gizaki arkaikoen arteko hibridazioa.[1]Seguruenik H. sapiens Afrikako Adarrean duela 300.000 eta 200.000 urte inguru garatu zen."Arestiko afrikar jatorriaren" modeloaren arabera, afrikarrak ez diren populazio moderno guztiak funtsean hori baino geroago Afrikatik irten ziren H. sapiensen ondorengoak dira.

Bederen egungo gizaki modernoen zenbait "Afrikako irteera" izan ziren, agian duela 270.000 urte inguru hasi eta eta, zalantzarik gabe duela 130.000 eta 115.000 urte iparraldeko Afrikaren bidez.[2][3]Saldo goiztiar hauek duela 80.000 urte inguru amaitu ziren.[4]

"Arestiko" saldo nabarmenena duela 70.000 urte gertatu zen, "hegoaldeko ibilbidea" deiturikoaren bidez, Asiako kostaldetik azkar hedatu eta duela 65.000–50.000 urte Australiara ailegatu zena,[5][6] Europa, berriz, Ekialde Hurbilean eta Europan duela 55.000 urte baino gutxiago lekukotu zuen populazio batek jendeztatu zuen.[7]

2010eko hamarkadan, populazio-genetikak H. sapiens eta Eurasia eta Ozeaniako gizaki arkaikoen arteko hibridazioa frogatu egin du (baina ez Afrikakoekin).[8] Hau da, afrikarrak ez diren giza-talde moderno guztiak nagusiki H. sapiensen ondorengoa dira eta, neurri txikiago batean, gizaki arkaikoen eskualde-aldareenak.

Erreferentziak

Kanpo estekak


Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.