Gomerako Batasun Sozialista

Gomera uhartean aurkezten den alderdi sozialdemokrata
Gomerako Talde Sozialista» orritik birbideratua)

Gomerako Batasun Sozialista (jatorrizko izena: Agrupación Socialista Gomera), ASG siglak dituena, Gomeraren aldeko alderdi zentro-ezkertiar bat da, egoitza nagusia Gomera (Kanariak) uhartean duena. 2015ean sortu zen Casimiro Curbeloren eskutik, Gomerako kabildoko lehendakari izandakoa. Alderdiren sortzaileak uharteko PSOE alderdiaren barnean zeuden antzina, baina irtetea erabaki zuten desadostasunak zirela eta.[1]

Gomerako Batasun Sozialista
BuruzagiaCasimiro Curbelo
Sorrera2015
Egoitza nagusiaProfesor Armas Fernández kalea, 19 (Gomerako San Sebastian)
Ideologia politikoaIntsularismoa
Sozialdemokrazia
Eserlekuak erakundeetanZinegotziak Gomeran
24 / 62

Gomerako Kabildoa
10 / 17

Kanarietako Parlamentua
3 / 60

Espainiako Senatua
1 / 266
http://agrupacionsocialistagomera.es

Hauteskundeetako emaitzak

Azken urteetako hauteskundeetan Gomerako Batasun Sozialistak lortu dituen ordezkaritzak ageri dira azpiko taulan, Gomera uhartean du indarrik aipagarriena. Kontuan hartu azpian ageri diren emaitzak Gomerako uharteak hauteskunde bakoitzean dituen eserlekuen arabera ageri direla, hau da, adibidez, Kanarietako Parlamenturako hauteskundeetan ez dira ageri parlamentu hori osatzen duten 60 eserlekuetatik alderdiak lortu dituenak, baizik eta Gomeran soilik aurkezten denez, uharte horretan eskuratu zitzakeenetatik eskuratu dituenak.[1]

UrteaHauteskundeakHautagaiaBotoakBotoen %aEserlekuakUhartean lortutako postua
2015Kanarietako Parlamenturako hauteskundeakCasimiro Curbelo5.090%0,55
3 / 4
1.
20152015eko Udal hauteskundeak-4.287-
24 / 53
1.
2015Gomerako Kabildorako hauteskundeakCasimiro Curbelo5.972%50,19
10 / 17
1.
20152015eko Senaturako hauteskundeak (Gomera uhartean)Yaiza Castilla Herrera4.435%42,93
1 / 1
1.
20162016ko Senaturako hauteskundeak (Gomera uhartean)Yaiza Castilla Herrera4.337%42,54
1 / 1
1.
20192019ko Senaturako hauteskundeak (Gomera uhartean)Yaiza Castilla Herrera5.409%51,9
1 / 1
1.

Erreferentziak

Kanpo estekak