Gorka Sorarrain

txirrindulari gipuzkoarra

Gorka Sorarrain Agirrezabala (Tolosa, 1996ko maiatzaren 21a) gipuzkoar txirrindularia da. 2023ko uztailetik profesionala Caja Rural-Seguros RGA taldean.

Gorka Sorarrain
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGorka Sorarrain Agirrezabala
JaiotzaTolosa1996ko maiatzaren 21a (27 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia eta ingeniari elektronikoa
Ibilbidea
TaldeakUrteak
BAI-Sicasal-Petro de Luanda (en) Itzuli 2023-2023ko uztailaren 30a
Caja Rural-Seguros RGA 2023ko uztailaren 31-
Cafés Baqué 2022-2022
 

Instagram: gorkasora Edit the value on Wikidata

Kirol ibilbidea

Ingeniari elektronikoa lanbidez, hogeita hiru urte bete arte saskibaloian ibili zen. COVID-19 pandemiak eragindako konfinamenduarekin batera, etxean hasi zen txirrindula estatiko batean entrenatzen eta horren ostean zikloturistentzako probetan parte hartzen[1],[2].

Lagun batek animaturik, 2022an parte hartu zuen bere lehen lasterketa ofizialetan, dagoeneko hogeita bost urte zituelarik. Urte horretako apirilean, Baqué taldean hasi zen [3]. Euskal Herriko zirkuituan bi garaipen eta zenbait ohorezko postu lortu zuen.

Adina zela eta, 2023tik aurrera ez zuen Euskal zirkuituko lasterketetan parte hartzerik izango (26 urtez azpikoentzako baita), beraz profesionaletara pasatzea zuen irtenbide bakarra. Angolako BAI-Sicasal-Petro de Luanda taldeak fitxatu zuen, kontratu erdi-profesional batekin, ingeniari lana eta txirrindularitza uztartuz. Ekainean Espainiako errepideko txapelketan bosgarren sailkatu ondoren Caja Rural-Seguros RGA taldearekin kontratu profesionala sinatu zuen[4].

Palmaresa

2022

2023

Taldeak

Erreferentziak

Kanpo estekak