Gorotz

Gorotza edo gorozkia animaliek iraizten duten digestio-hondakin solidoa da.[1] Iraizkin hauek uzkiaren (edo kloakaren) bitartez kanporatzen dituzte, kaka egite izeneko prozeduraz. Gizaki batek bataz beste 128 gramo gorotz sortzen ditu egunean[2].

Zaldi baten gorotzak

Animaliek elikatu ondoren, elikaduraren hondakinak kanporatzen dituzte. Jatorrizko elikadurak energia gehiago baduen ere, gorotzek oraindik jatorrizko energiaren %50a eta gehiago izan dezakete.[3] Horretaz baliatzen dira ekosistemako beste animalia edo organismoak, tartean onddo edo intsektu batzuk. Fruitujaleen gorotzek ere, onurak ekartzen dizkiote ekosistemari, bertan landareen haziak daudelako.

Behi-aziendaren gorotzak bekorotza edo pekotza du izena.

Ardi-aziendaren gorotzak arkorotza edo arkina du izena.

Hegaztien gorotzari zirin esaten zaio.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Gai honi buruzko informazio gehiago lor dezakezu Scholian


Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.