Govy

artista frantziarra

Angélique Adrianna Govy (Mont-Saint-Aignan, 1981eko apirilaren 12aMontivilliers, 2023ko abuztuaren 18a), govy mononimoaz ezagunagoa, frantziar artista izan zen.

Govy
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAngélique Adrianna Govy
JaiotzaMont-Saint-Aignan1981eko apirilaren 12a
Herrialdea Frantzia
BizilekuaTokio
HeriotzaMontivilliers2023ko abuztuaren 18a (42 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakartista
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Govy, Jimmy Owenns eta Kennedy James
dontstareatthesun.com

Izenak

2001etik 2008ra, Jimmy Owenns izena erabili zuen[1]. 2008an, Kennedy James izen artistikoa hautatu zuen[2][1] eta New Yorkera joan zen bizitzera[3]. 2015etik, govy abizena izen mononimo gisa erabili zuen[4].

Bizitza

Arte bisualetan hasi baino lehen, antzezlan, bideo eta filmetan antzeztu zuen eta gero idazten hasi zen. 1999an, Mes Cendres Nues liburua argitaratu zuen Interneten[5] eta 2001ean paperean[6]. 2004an, bere poema batzuk Les Nouveaux Poètes Français et Francophones antologian sartu ziren[7].

2000tik 2001era, Photographic Diary proiektuan aritu zen[8][9] eta egunero argazkiak atera zituen urtean zehar[10]. 2006an Serial Bondage proiektua, shibariari eskainia, jarri zuen martxan eta 2013an amaitu zuen[11][12].

2013an, 32 urte zituela eta Ameriketako Estatu Batuetan bizi zela, autismoa diagonstikatu zioten[13][14][15]. Modu irekian hitz egiten zuen bere neurotipoari buruz[15].

Montivilliersen hil zen 2023ko abuztuaren 18an[16][17].

Sariak

Hiru aldiz A' Design saria irabazi zuen[18] eta bi aldiz Videoformes saria[19][20].

Erreferentziak

Kanpo estekak