Groenlandiera

Groenlandiera[1] (kalaallisut) eskimo-aleutiar hizkuntza nagusia da.[2] 54.000 pertsonak hitz egiten dute Groenlandian (Kalaallit Nunaat): han, ofiziala eta mintzatuena da.[3] Groenlandierazko hiztun gehiago daude beste hiztun eskimo-aleutiar guztiek (tartean inuktituterazkoak) bat eginda baino.

Groenlandiera
Kalaallisut
Datu orokorrak
Lurralde eremuaGroenlandia, Danimarka
Hiztunak58.000
Ofizialtasuna Groenlandia
UNESCO sailkapena2: kaltebera
AraugileaOqaasileriffik (Groenlandierazko Kontseilua)
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
eskimo-aleut hizkuntzak
Inuit languages (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaSOV hizkuntza, hizkuntza eranskaria, hizkuntza polisintetikoa eta hizkuntza ergatiboa
Alfabetoalatindar alfabetoa, eskimal alfabetoa eta eskandinaviar braillea
AurrekariaMiddle Greenlandic (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1kl
ISO 639-2kal
ISO 639-3kal
Ethnologuekal
Glottologgree1280
Wikipediakl
Linguasphere60-ABB-g
UNESCO687
IETFkl
Endangered
Languages Project

8689

Haren familiako beste hizkuntzak bezala, polisintetikoa eta ergatiboa da. Ia ez du hitz elkarturik. Groenlandian hiru aldaera nagusi daude: iparraldeko, mendebaldeko eta ekialdeko groenlandiera. Mendebaldeko groenlandierari, hiztun gehiago dituenari, kalaallisut esaten zaio. Iparraldekoa, inuktun izenekoa, Qaanaaq (Thule) inguruan mintzatua da eta inuiterarekin lotura estua du.

Adibidea

«Inuit tamarmik inunngorput nammineersinnaassuseqarlutik assigiimmillu ataqqinassuseqarlutillu pisinnaatitaaffeqarlutik. Silaqassusermik tarnillu nalunngissusianik pilersugaapput, imminnullu iliorfigeqatigiittariaqaraluarput qatanngutigiittut peqatigiinnerup anersaavani.
Gizon-emakume guztiak aske jaiotzen dira, duintasun eta eskubide berberak dituztela; eta ezaguera eta kontzientzia dutenez gero, elkarren artean senide legez jokatu beharra dute.
»

Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 1. artikulua


Erreferentziak

Kanpo estekak

Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.


Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.