Gros

Donostiako auzoa, Zurriola hondartzaren inguruan
Artikulu hau Donostiako auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gros (argipena)».

Gros Donostiako (Gipuzkoa) ipar-ekialdeko auzo bat da, Zurriola hondartzaren inguruan dagoen auzoa da. 2022an 18.072 biztanle zituen.

Gros
 Euskal Herria
Gros auzoa, Ulia menditik ikusita
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°19′N 1°58′W / 43.32°N 1.97°W / 43.32; -1.97
Garaiera16 metro
Demografia

Kokalekua

Urumea ibaia mendebaldean, Ulia mendia ekialdean, Zurriola hondartza iparraldean eta Egia auzoa hegoaldean ditu mugakide. Hasiera batean auzo industriala zen, baina denboraren poderioz aldatzen joan da eta gaur egun merkataritza da nagusi, erdigunetik oso gertu eta auzo-giro bizia duena.

Bertan daude Zurriola hondartza eta Kursaal biltzar jauregia.

Gros auzoaren aireko ikuspegia.

Historia

Auzoa XIX. mendean sortu zen, Urumea ibaiaren eskuinaldeko hondar dunak eraikitzeko moldatzen hasi zirenean, Gogorza Planaren eta 1894 urtean Tomas Gros arkitektoak diseinaturiko zabalgunearen bitartez. Hain zuzen ere, arkitektoak ematen dio izena. Azkenik, Kursaal Etxebizitza Agentziak eginiko lanekin, auzoak itsasoari lekua irabazi zion eta, gutxigorabehera, egungo azalera hartu.

Auzoko jaiak

1991tik auzoko jaiak, Karmengo Egunaren inguruan (uztailean) ospatzen dira, Zipotz (antzinako auzokide ezagun baten ezizena) eta Legami (haren lagunaren ezizena) alegiazko pertsonaiekin.

Leku interesgarriak

Groseko merkatu estaliaren inaugurazioa (1939)

Kaleak eta plazak

Kaleak

  • Ategorrieta hiribidea
  • Agirre Miramon kalea
  • Aita Larroka kalea
  • Ategorrieta kalea
  • Artetxe Jenerala kalea
  • Baratze kalea
  • Birmingham kalea
  • Denen kalea
  • Egia galtzada
  • Errenteria kalea
  • Erronda kalea
  • Frantzia ibilbidea
  • Frantzia pasealekua
  • Galtzara Nagusia
  • Gloria kalea
  • Iparragirre kalea
  • Iztueta kalea
  • Jaialai kalea
  • Jesus Mari Leizaola pasealekua
  • Jose Arana kalea
  • Jose Maria Soroa kalea
  • Jose Migel Barandiaran pasealekua
  • Kale Berria
  • Kale Laburra
  • Karkizano kalea
  • Klaudio Delgado Doktorea kalea
  • Kolon pasealekua
  • San Frantzisko kalea
  • Segundo Ispizua kalea
  • Sekundino Esnaola kalea
  • Tomas Gros kalea
  • Trueba kalea
  • Txofre kalea
  • Usandizaga kalea
  • Zabaleta kalea
  • Zemoriya kalea
  • Zurriola hiribidea
  • Zurriola pasealekua

Plazak

  • Biteri plaza
  • Bitoriano Iraola plaza
  • Euskadi plaza
  • Euskal Herria plaza
  • Katalunia plaza
  • Jose Migel Barandiaran plaza
  • Lapurdi plaza
  • Luistar Langileen plaza
  • Nafarroa Beherea
  • Pinudi plaza
  • Sekundino Esnaola plaza
  • Txofre plaza
  • Zuberoa plaza
  • Zuhaizti plaza

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia