Haben Girma

Haben Girma (Oakland, 1988ko uztailaren 29a[1][2]) estatubatuar abokatua eta pertsona desgaituen eskubideen aldeko ekintzailea da. Harvard Unibertsitateko zuzenbide fakultatean graduatu den lehen pertsona gor-itsua da[3][4][2].

Haben Girma

Bizitza
JaiotzaOakland1988ko uztailaren 29a (35 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaHarvard Law School (en) Itzuli
Lewis & Clark College (en) Itzuli
Skyline High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakabokatua eta abokatu defendatzailea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

habengirma.com
Facebook: habengirma Twitter: habengirma LinkedIn: habengirma Edit the value on Wikidata

Bizitza

Oaklanden (Kalifornia) jaio zen 1988an, eritrear jatorriko familian. Bere aita, Girma Kidane Adgoy, Addis Abeban (Etiopia) jaio zen eta ama, Saba Gebreyesus, Asmaran (Eritrea)[5][6] eta 1983an Sudanera ihes egin zuen etiopiar eta eritrear errefuxiatu askoren artean[2].

Haurtzaroan ikusmena eta entzumena galdu zituen[1]. Ikusmenaren %1 geratzen zaio[7].

Ameriketako Estatu Batuetan hazi zenez, desgaitasuna duten pertsonei buruzko legeek babestuta egon da[2]. Teknologia erabilerrazarako sarbidea ere bazuen, besteak beste, Braille gailu digital bat dauka, bere neba zaharrenak, Mussie Gebrek, gor-itsua ere, Eritrean lortu ezin zuena[2]. 2006an Skyline ikastetxe publikoan graduatu zen[8].

15 urte zituela, Malira joan zen boluntario lanak egitera, buildOn erakundearekin eskolak eraikiz[9].

Lewis & Clark Collegen ikasi zuen, non behar zituen baldintzetarako eskubidea defendatu zuen[10]. 2010ean graduatu zen[11]. 2013an, Harvard Unibertsitateko zuzenbide fakultatean graduatu den lehen ikasle gor-itsu bilakatu zen[10].

2013an, Disability Rights Advocates (DRA) erakundean sartu zen zen. 2015etik 2016ra bertan lan egin zuen abokatu gisa, desgaitasuna duten pertsonak defendatzen[4][3].

2015eko uztailaren 20an, Barack Obamarekin bildu zen Etxe Zurian, irisgarritasunerako teknologien garrantzia eztabaidatzeko[2].

2016ko ekainean, diseinu eskuragarriari buruzko hitzaldia eman zuen Apple Worldwide Developers Conferencen[12][13].

2018an, The Washington Post egunkariak Girmaren iritzia argitaratu zuen, Texasko Estatuko Hezkuntza Batzordeari zuzendua, Helen Keller gizarte-ikasketen curriculumetik kentzeko bozkatu zuena. Azkenean, batzordeak erabakia bertan behera utzi zuen[14][15].

2019ko abuztuan, Haben: The Deafblind Woman Who Conquered Harvard Law liburua argitaratu zuen[16][17].

Itsu-txakur baten laguntza erabiltzen du. 2009an, The Seeing Eye erakundeari esker, Maxine izeneko artzain-txakur alemana izan zuen. 2018an Maxine hil zen, eta Girmak Mylo artzain-txakur alemana adoptatu zuen[18][19].

Erreferentziak

Kanpo estekak