Harry Lowe

Horace Harry Lowe (Northwich, Cheshire, 1886ko abuztuaren 10a - Camden Town, 1967ko uztailaren 15a) Ingalaterrako futbolari eta entrenatzailea izan zen.

Harry Lowe
Bizitza
JaiotzaNorthwich (en) Itzuli1886ko abuztuaren 10a
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
Heriotza1966 (79/80 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
TaldeakUrteakJG
Northwich Victoria F.C. /
Brighton & Hove Albion F.C. /
Tottenham Hotspur Football Club1914 / 1926650
Fulham Football Club1927 / 192730
Real Sociedad1934 /
 
Posizio edo espezialitateaatzelaria

Tottenham Hotspur taldeko jokalaria izan zen eta 1930. hamarkadan Errealaren entrenatu zuen. Donostian "Mister Lowe" ezizenaz ezagutu zen. Bitxikera bat badu Harry Lowek, Espainiako Ligako partida bat jokatu zuen 48 urte zituela, maila horretan jokatu duen jokalari adintsuena da[1].

Ibilbidea

Jokalari

Jaioterriko Northwich Victoria taldean hasi zen jokatzen eta 1913an Brighton & Hove Albionera aldatu zen. Hurrengo urtean Londresko Tottenham Hotspur taldeak fitxatu zuen eta hamabi denboraldi egin zituen bertan[2]. Atzelari postuan jokatzen zuen. Spurs-ekin 1921ean denboraldi bikaina egin eta Ingalaterrako Kopa eta Superkopa irabazi zituen. 1927an Fulhamera joan zen eta Beckenham Town taldean amaitu zuen jokalari ibilbidea.

Entrenatzaile

1930. hamarkadan Errealak fitxatu zuen entrenatzaile izateko. Loweren aurreneko aldia zen entrenatzaile lanetan. Bost denboraldi egin zituen Donostian. Errepublikaren legearen arabera izena aldatu behar izan zuen taldeak eta Donostia FC bihurtu zen.

Leehenengo denboraldia bikaina izan zen, lehen postuan puntutan berdinduta amaitu baitzuten liga Athletic-ek, Racing de Santanderrek eta Errealak. Bilbotarrak goal average bidez izan ziren txapeldun eta donostiarrek hirugarren amaitu zuten[3].

1934-35 denboraldia amaitzeko sei partida falta zirela Errealak Valentzian aurka jokatu behar zuen eta jeitsiera postuetan egoteaz gain jokalari eskasia handiaz zebilen. Hamaika jokalarirekin soilik joan ahal izan zuen Valentziara, baina bidean jokalari bat gaixotu egin zen eta Lowek bere burua taldean sartzea erabaki zuen[2]. Aurrelari postuan jokatu zuen partida osoa. Ez zuen askorako balio izan talde txuriurdinak 7-1 galdu baitzuen. 48 urte eta 226 egun zituen une hartan eta Espainiako Ligaren historiako jokalari adintsuena izan da, lehen maila. Denboraldiaren amaieran Erreala mailaz jeitsi zen[4].

Hurrengo urtean Espanyol entrenatu zuen baina Espainiako Gerra Zibilak liga eten eta Lowek entrenatzaile ibilbideari amaiera eman zion.

Taldeak

Jokalari
Northwich Victoria-
Brighton & Hove Albion FC1913-1914
Tottenham Hotspur FC1914-1926
Fulham FC1927
Beckenham Town1927
Real Sociedad1935*
Entrenatzaile
Real Sociedad1930-1935
RCD Espanyol1935

Erreferentziak

Kanpo estekak